Gorbeia Suzien Ternua 2017ko Araudia

 

IZEN EMATEA, EKAINAREN 1EAN ZOZKETA BIDEZ

Zozketan parte hartzeko, ezinbestekoa izango da aurretik izena ematea. Horretarako epea ekainaren 1ean, goizeko 08:00etan, zabalduko da, www.kirolprobak.com atarian, eta ekainaren 4an, 22:00etan, itxiko da.

Hauek dira zozketa arautuko duten irizpideak.

Lasterketa nagusirako dortsal kopuruak:

– Zozketa bidez 450 dortsal banatuko dira.

– Antolakuntzak 100 dortsal gordeko ditu lasterketak berezko dituen betebeharrei erantzuteko (eliteko korrikalariak, babesleak, zirkuituko korrikalariak…).

– Gorbeia Suzien Ternua 2017 Europako Txapelketa dela eta, ISFk 50 dortsal banatuko ditu.

Izena emateko prozesua:

Ekainaren 1ean, 08:00etan zabalduko da izena emateko epea, Kirolprobak atariaren webgunean (www.kirolprobak.com), eta ekainaren 4an, 22:00etan itxiko da. Zozketan parte hartzeko ezinbestekoa da izena ematea.

Zozketarako zenbakiak:

– Izena ematen duen korrikalari bakoitzak zozketarako zenbaki bat izango du.

– Aurreko urteetan dortsala izan duten korrikalariek beste zenbaki bat izango dute dortsala izan duten urte bakoitzeko.

– Izena ematen duten arratiarrek ere beste zenbaki bat izango dute zozketan. Oharra:

errolda ziurtagiria bidali beharko dute gorbeiasuzien@gmail.com-era ekainaren 4ko 22:00ak baino lehen.

– Suzien Mendi Klubeko bazkideek ere beste zenbaki bat izango dute zozketan.

Zozketa:

Zozketa ekainaren 5ean egingo da Zeanuriko udaletxean. Zenbakien zerrenda zozketa egin aurretik argitaratuko da. Zozketa nominala izango da eta zenbaki guztiak modu aleatorioan aterako dira. Ordena errespetatuz, lehenengo 450ek eskuratuko dute dortsala. Hurrengoak itxaron zerrendan geratuko dira zozketan ateratako ordena berean.

Dortsal banaketa gardena eta publikoa izango da eta nahi duenak edozein unetan jakin ahal izango du zerrenda nola antolatu den eta zer aldaketa izaten diren bertan. Zozketan hautatu suertatzen direnek bost eguneko epea izango dute izen ematea osatzeko. Hala egin ezean, itxaron zerrendako azken postura pasatuko dira. Itxaron zerrendan egonik dortsala eskuratzen dutenek ere bost eguneko epea izango dute izen ematea osatzeko. Hala egin ezean, itxaron zerrendako azken postura pasatuko dira haiek ere.

Betebeharrak eta eskubideak:

Lasterketan izena ematen duten korrikalariek lasterketaren eta ISFren araudiak errespetatzeko konpromisoa hartuko dute, eta trukean, lasterketan parte hartzeko eskubidea eskuratuko dute. Dortsala jasotzerakoan gauzatzen da eskubide hori. Dortsala pertsonala da eta ezin zaio beste inori eman. Horregatik, lasterkariak berak jaso beharko du, jatorrizko NA erakutsiz (mendian federatuta daudenek bazkide txartela ere erakutsi behar dute), finkatutako ordu, toki eta araudiaren arabera. Federatuak dira ISFk aitortutako mendi federazioren bateko aurtengo bazkide txartela duten pertsonak.

Dortsala batzeak eskubidea ematen du antolakuntzak eskaintzen dituen zerbitzu eta opariak jasotzeko. Itxaron-zerrendan dauden lasterkarien opariaren tamaina ez da bermatuko.

Dortsalak itzultzea:

– Dortsala abuztuaren 31 baino lehen itzuliz gero, ordaindutakoaren %80 berreskuratuko da.

– Dortsala abuztuaren 31 eta irailaren 30a artean itzuliz gero, ordaindutakoaren %70 berreskuratuko da, itxaron-zerrendako beste lasterkari batek hutsunea betetzen badu.

Oharra: lasterketa laburrerako izena emateko araudia geroago argitaratuko da.

Besterik ez oraingoz. Ekainaren 1ean hasiko da festa!

GORBEIA SUZIEN TERNUA 2017KO ARAUDIA

1.- Data eta lekua: VI. GORBEIA SUZIEN TERNUA MENDI LASTERKETA 2017ko urriaren 7an ospatuko da Zeanurin (Bizkaia), goizeko 09:00etan (probak).

2.- Ibilbideak: Probak ibilbide bi ditu: lehena LASTERKETA NAGUSIA 31 km eta 2.400 metroko desnibel positiboa duena, eta LASTERKETA/MARTXA HERRIKOIA 22km eta 1.340 metroko desnibel positiboa duena. Bi ibilbideak hein handi batean GORBEIAKO PARKE NATURALetik igaroko dira.

3.- Puntuagarria: Lasterketa Nagusia ISF SKYRUNNER EUROPEAN CHAMPIONSHIP izango da eta ISF SKYRUNNER NATIONAL SERIES SPAIN, ANDORRA & PORTUGAL 2017ko azken proba puntuagarria izango da.

ISFko txapelketa ofizialeko araudia honako link-etan deskargatu daiteke:

ISF Bertsio originala (ingelesez)

ISF Gaztelaniazko bertsioa

4.- Parte hartzaileak: 18 urte beteak dituen mendizale, atleta edota kirolarik parte hartu ahal izango du Lasterketa Nagusian; 15 urte Beteta eta guraso edota tutoreen baimena beharko da Lasterketa/martxa Herrikoian parte hartu ahal izateko. Lasterketa Nagusian gehienez 600 parte hartzaile egongo dira eta 250 Lasterketa/martxa Herrikoian. Parte hartzaile guztiek araudi hau eta ISFk dioena bete beharko dute.

5.- Kategoriak: Kategoriak honakoak izango dira, proba ospatuko den egunean izango duten adinaren arabera:

LASTERKETA NAGUSIA:

Gizonezko eta emakumezko absolutuak

LASTERKETA/MARTXA HERRIKOIA:

Kategoriak:

Gizonezko eta emakumezko absolutuak

6.- Izen emateak: Izen ematea 2017ko ekainaren 1ean goizeko 08:00etan hasiko da, eta ekainaren 4ra arte (22:00) eman ahal izango da izena, dortsalak zozketa bidez adjudikatuko dira (begiratu zozketaren araudia). Lasterketa Herrikoiko izen ematea ekainaren 6an zabalduko da. Lasterketa bietako izen emotea www.kirolprobak.com webgunean egin behar da.

7.- Prezioa: Lasterketa Nagusian parte hartzeak 54 euro balio du mendiko federatua izan eta txip horia dutenentzat, mendiko federatuentzat 55 euro dira, mendian federatuak ez direnak eta txip horia dutenentzat 59 eurokoa da prezioa eta 60 euro mendian federatuta ez daudenentzako. Lasterketa/martxa Herrikoian parte hartuko dutenek 50 euro ordainduko dute mendian federatuak badira eta txip horia badaukate, 51 euro mendian federatuek; eta azkenik, 54 euro mendian federatuak ez eta txip horia dutenek eta 55 euro ez federatuek. Suzien Mendi Klubeko bazkideek %10eko beherapena izango dute, kopuru hau dortsala hartzerakoan bueltatuko zaie.

Ordainketa egiteak probetan parte hartzea suposatzen du horrek dituen zerbitzu guztiak (anoaguneak, osasun-laguntza, dutxak, kontsigna, masajea lasterketa ostean, etab.) disfrutatu ahal direlarik. Horretaz gain, opari bete poltsa (jantzi teknikoa, bertako produktuak, etab.), bazkari herrikoirako txartela eta beharrezko segurua jasoko du korrikalari bakoitzak.

8.-Seinaleztapena: Ibilbidea behar bezala seinaleztatuta dago kartel adierazgarri eta ikusgarri diren balizaje zintekin. 5 km-ro erreferentzia kilometrikoak daude.

9.- Kontrolak: Lasterketa nagusiko ibilaldian zehar 8 kontrol puntu egongo dira, Lasterketa/martxa Herrikoian, aldiz, 4 kontrol puntu. Kontrol puntu hauetatik igarotzea derrigorrezkoa izango da. Bakoitzaren posizioa mapa eta perfiletan zehaztuta egongo da.

10.- Anoaguneak: 9 anoagune solido-likido egongo dira Lasterketa Nagusian eta 4 Lasterketa/martxa Herrikoian, hauetaz gain, azkena helmugan egongo da. Anoagune hauetan parte hartzaileentzat produktu solido eta likidoak (ura, isotonikoak, fruta, barrita energetikoak, etab.) egongo dira. Bakoitzaren posizioa mapa eta perfiletan zehaztuta egongo da.

11.- Igarobide denborak: Helmugara iristeko gehienezko denbora 6 ordu eta erdikoa da Lasterketa Nagusian eta 6 ordukoa Lasterketa Herrikoian. Denbora hau baino gehiago behar duen partehartzailea amaierako sailkapenetik at geldituko da.

Edonola ere, antolakuntzako arduradunek korrikalariak probatik baztertzeko ahalmena izango dute ondorengo kasu hauetan: igarotze-kontrol ezberdinetan egitea espero den denborak betetzen ez dituztenean, probako arauak hausten dituztenean, ezarritako ibilbideari zehatz-mehatz lotzen ez zaizkionean, erregelamenduzko dortsala ondo ikusteko moduan ez daramatenean, antolatzaileek esandakoari jaramonik egiten ez diotenean edota gainontzeko korrikalariekiko kiroltasunez jokatzen ez dutenean. Xede hauetarako, probaren amaiera adieraziko duten bi korrikalariren parte-hartzea aurreikusten du antolakuntzak. Baztertua edo kanporatua den parte-hartzaile orok gertuen duen kontrol gunean eman beharko du bere dortsala eta antolatzaileek agindu bezala utzi beharko du proba.

12.- Sariak: hurrengo sariak banatuko dira:

Ikusi sarien atala.

13.- Sailkapenak: Sailkatzen diren korrikalari guztiek puntuatuko dute bai ISF SKYRUNNER EUROPEAN CHAMPIONSHIP 2017 eta ISF SKYRUNNER NATIONAL SERIES SPAIN, ANDORRA Y PORTUGAL 2017an.

14.- Batzar informatiboa: Antolakuntzak probaren ibilbideari buruzko informazio topografikoa eta antolaketari buruzko xehetasun garrantzitsuenak ezagutarazi eta eskainiko ditu aurkezpen bilera batean. Aurkezpena Zeanuriko frontoian egingo da, probaren aurreko egunean, hau da, urriaren 6an arratsaldeko 19:30ean. Oso garrantzitsua da parte-hartzaileak bertaratzea.

15.- Dortsalen banatzea: Dortsalak Zeanuriko frontoian banatuko dira urriaren 5ean (bezperan) arratsaldeko 17:30etik eta 19:30era bitartean. Eta egunean bertan 07:00etatik 08:30era, Zeanuriko frontoian.

Partaide bakoitzak, bere dortsala eta opari poltsa jasotzeko norbere NA originala erakutsi beharko du eta bera etorri beharko da bila. Mendian federatuak direnek hori ziurtatzen duen federatu txartela erakutsi beharko dute dortsala jasotzerakoan.

16.- Ingurumena: Lasterketa, bere zatirik handienean, edertasun natural handiko parajeetatik igarotzen da eta, hau horrela izanik, ingurunea ahalik eta gehien zaintzeko eta zaborrak kontrol-guneetatik kanpora ez botatzeko eskatuko zaie partehartzaile guztiei. Xede horrekin zabor-kontenedoreak ere ezarriko dira kontrol-guneetatik 100 metroko distantzia arte.

Oinarri-oinarrizko arau hau betetzen ez duen korrikalari oro probatik kanpora utzi ahal izango da.

17.- Osasun laguntza: Antolakuntzak osasun laguntza zerbitzua jarriko du ibilbideko punturik estrategikoenetan eta baita irteera eta helmugan ere.

18.- Segurtasuna: Antolakuntzak lasterketa ibilbide alternatibotik desbideratu eta beharrezko ikusten dituen aldaketak egin ahal izango ditu. Eguraldiak hala eskatzen badu, maratoia bertan behera uzteko eskubide osoa izango du.

19.- Laguntza ezbeharretan: Parte hartzaileak istripuren baten aurrean laguntza eman eta kontrol lekuetan edozein ezbeharren berri eman beharko du.

20.- Zira eramateko beharra. ISF Federazioak, lasterketan dauden denboran zira bat eramatea derrigortzen du. Zira hau, parte hartzailearen tamainakoa izan behar da, mauka luzekoa eta txanoa duena. Txanorik ezean, burua osotasunean estaltzen duen txapel, buff edo antzekoren bat eraman beharko da zirarekin batera. Eguraldi aurreikuspenak bereziki okerrak badira, antolakuntzak arestian aipaturiko ziraz gain, manta termiko bat ere gehitu ahal izango du beharrezko material zerrendan.