Zer da Gorbeia Suzien?

Gorbeia Suzien lasterketa Suzien Mendi Klubaren bitartez Gorbeia eta bere ingurunea era erraz eta dibertigarrian ezagutarazteko saiakera da. Gorbeiako gurutzeko ohiko bideak albo batera utzi eta ezezagunagoak diren bide eta tontor batzuk erakustea da gure helburua. GS mendia eta lasterketak maite ditugun Suzien Mendi Klubekook Zeanuriko Udalaren laguntzarekin antolatu dugun mendi lasterketa da.

Horretarako, galduak ziren eleizbide zahar batzuk ere berreskuratuko ditugu. Gure bazter eta txoko zoragarriak ezagutarazteko, natura kirolarekin lotzea modu jasangarri eta aproposena dela uste dugu.
Zergatik Gorbeia inguruan? Gu bertan bizi garelako eta esku artean dugun altxor hau zuekin partekatu nahi dugulako.
Gorbeia Naturgunea Bizkaiko hego-ekialdean dago. Bizkaia eta Araba banatzen dituen mugarria izateaz gain, inguruko punturik altuena ere bada Gorbeiako tontorra (1481 metro). Zeanurin hasi eta Gorbeiako tontorrak zeharkatu eta gero, berriro ere hasierara bueltatuko da gure lasterketa. Zeanuri, hedapenari dagokionez Bizkaiko hirugarren herririk handiena izan arren, 1300 biztanleko herri xumea da. Lasterketak, egun batez, pizteko eta biziberritzeko aukera emango dio gure herri lasaiari.

NORTZUK GARA
Gorbeia Suzien ekimenaren bidez Suzien Mendi Klubaren zaletasun nagusiak bateratu nahi ditugu: kirola eta mendia. Lasterketaren helburua gure bazter eta txokoak era apal batez eta natura errespetatuta erakustea da. Gorbeia Suzien lasterketa bat baino gehiago da.

Zeanuri herria

Zeanuri Gorbeiaren magalean dagoen herri xume bat da eta hedaduraz bizkaiko handienetarikoa izan arren, 1300 biztanle inguru baino ez ditu. Auzo asko ditu Zeanurik, horregatik bertako biztanleria nahiko sakabanatuta dago eta erdialdean ez da horrenbeste jende bizi. Herritik kanpora joaten dira gehienak lan egitera, herrian ez baitago enpresa gunerik. Biztanle kopuru urria izanda, elkar ezagutzen dugu denok, eta nahiko herri parte-hartzailea gara antolatzen diren ekintzetan, esaterako, duela urte batzuk “Olentzaro” eta “Iparragirre” antzerkietan partaide izan ginen, gabonetan egiten den auzo-arteko herri kirol lehia, urtero herriko jaietan antolatzen diren txapelketa desberdinak, andra-probak… Parte-hartzailea ez ezik, denetariko gauzetan laguntzeko prest dagoen jendea ere bada. Herrian prestatzen diren jardueretan boluntario lanak egiteko beti prest egoten gara, eta adibide on bat da  Gorbeia Suzien. Lasterketa hau herritar gabe ezin izango litzatekeelako aurrera eraman, izan ere, Gorbeia Suzien lasterketa egunean 150 boluntario baino gehiago ibiltzen da lanean, eta hori positiboki baloratzekoa da.

 

Lehen aipatu moduan, Zeanuri hedaduraz Bizkaiko hirugarren handiena da, eta hori dela eta auzo asko ditu. Gorbeia magalean egoteagatik ere, paisaje eta leku zoragarriak ditu, jende askok ezagutzen ez dituenak, ezta herritarrek ere. Gorbeia Suzien lasterketa antolatzearen arrazoi bat horixe bera da, Gorbeia eta inguruak ezagutzea, baina ezagutzen ez diren bidezidor eta bideak hartuta. Izan ere, Zeanuriko herria beti egon izan da naturari  eta mendiari lotuta, eta horren adibide dira herrian sortu ziren Joko Alai Kirol Elkartea, mendi irteerak antolatzen dituena, beste gauza batzuen artean, eta Ipizki taldea, natura, Zeanuriko ondarea eta ohiturak mantendu eta berreskuratzen ahalegintzen den elkartea. Tradizioa ere Zeanuriren osagai garrantzitsu bat da eta aipatzekoa da maiatzaren 15eko San Isidro azoka. Abeltzainen egun honetan Zeanurin jai eguna izaten da eta abereen erakusketa eta azoka egoten dira, eta arratsaldean antolatzen diren idi-probek ere ikusmin handia sortzen jarraitzen dute. San Isidro jaiez gain, jai handiak abuztuan ospatzen dira, Andra Mari jaiak hain zuzen.

 

Tradizioari lotuta, Zeanurik ondare kultural handia dauka, eta urtero-urtero ermiten mendi- martxa antolatzen du Joko Alai elkarteak, kirola eginez ermiten ezagutza eta historia apur bat gehiago jakiteko helburuaz, eta baita erroten ibilaldia ere, Ipizki taldeak gaur egun martxan dauden eta lehenago aritzen ziren erroten inguruan gehiago jakiteko antolatzen duena.

 

Hau guztia esanda, zer hobeto Zeanurira hurbildu eta bertatik bertara ezagutzea baino. Badakizu, urriaren 7a egun aproposa izan daiteke horretarako!

Cómo Llegar

BILBOTIK 33 Km-ra
  • A-8 DONOSTIA-SAN SEBASTIAN norabidean
  • 105 irteera GALDAKAOko OSPITALEA
  • N-240 GASTEIZ-VITORIA norabidean
GASTEIZTIK 41 Km-ra
  • N-240 Bilborako norabidean
DONOSTITIK 107 Km-ra
  • A-8 BIBO norabidean
  • 105 irteera GALDAKAO OSPITALEA
  • N-240 GASTEIZ-VITORIA norabidean

Ostatuak

Gure ideia lasterketara gerturatzen diren bisitariei asteburu osorako plana eskaintzea da. Horretarako, karabanentzako eremu bat jartzea pentsatu dugu.

SUZIEN MENDI KLUBA amets bat betetzeko sortu zen: Gorbeia Suzien Mendi Lasterketa gauzatzea,
eta berau lau haizetara hedatzea. Horretarako, klubak ilusioz beteriko lan-talde joria du, buru-belarri diharduena ekimen honen produkzioan eta promozioan.

Amalau Landaetxea
Kontaktu pertsona: Gabriel Vázquez – Puri Adrián
Harremanetarako:
o    Helbidea: Ipiñaburu, 48. 48144 – Zeanuri (Bizkaia)
o    Tfnoa:  (+34) 946 317 179 /  605 771 933
o    Web: www.amalau.es
o    Fax: (+34) 946 317 179
o    E-posta: artasolo@hotmail.com / reservas@amalau.es

Altzuste Landaetxea
Kontaktu pertsona:Garbiñe Mayor Sanz – Juanan Jiménez
Harremanetarako:
o    Helbidea: Altzuste, 63. 48144 – Zeanuri (Bizkaia)
o    Tfnoa:  (+34) 946 739 170 /  655 735 476
o    Web: www.altzuste.com
o    E-posta: altzuste@euskalnet.net

Ellauri baserria Landaetxea
Kontaktu pertsona: Kepa Atutxa
Harremanetarako:
o    Helbidea: Altzusta, 42 48144 – Zeanuri (Bizkaia)
o    Tfnoa:  (+34) 946 317 888 /  686 077 796
o    E-posta: info@ellauri.com

Goikoetxe Landaetxea
Kontaktu pertsona: Mª Dolores Iturri Arrien – Begoña Zuluaga Iturri
Harremanetarako:
o    Helbidea: Uribe Zelai auzoa, 36 48144 – Zeanuri (Bizkaia)
o    Tfnoa:  (+34) 946 739 480 /  620 143 327
o    E-posta: goikoetxe2@euskalnet.net

Angoitia Landaetxea
Kontaktu pertsona: Luis Angoitia Sainz-Maza
Harremanetarako:
o    Helbidea: Asterria auzoa, 80 -Uribitarte- 48144 Zeanuri (Bizkaia)
o    Tfnoa:  (+34) 665 709 099
o    Faxa:  (+34) 944 394 230
o    E-posta: langoitia@euskalnet.net

Etxegana Hotela
Harremanetarako:
o    Helbidea: Ipiñaburu, 38 48144 – Zeanuri (Bizkaia)
o    Tfnoa:  (+34) 946 338 448 /  609 902 048
o    Faxa:  (+34) 946 338 449
o    E-posta: reservas@etxegana.com

Ellauri Hotela
Harremanetarako:
o    Helbidea: Altzusta, 38. 48144 – Zeanuri (Bizkaia)
o    Tfnoa:  (+34) 946 317 888 /  686 077 796
o    E-posta: info@ellaurihotela.com

Zuhaitz Etxeak
Harremanetarako:
o    Helbidea: N-240 errepidea, 41 km-a, Otxandio desbideratzea BI-3542 errepidea,  48144 Zeanuri (Bizkaia)
o    Tfnoa:  675 970 072
o    Faxa:
o    E-posta: info@cabanasenlosarboles.com

Hostal Barazar
Harremanetarako:
o    Helbidea: Bilbao-Gasteiz errepidea, 39. KM-a. 48144 – Zeanuri (Bizkaia)
o    Telf:  (+34) 946 739 564
o    E-posta: info@barrestaurantebarbarazar.com

Hotel Balneario Areatza ***
Harremanetarako:
o    Helbidea:: Askatasuna, 50 bis. 48143 Areatza (Bizkaia)
o    Telf:  (+34) 94 657 27 05
o    Web: www.hotelbalnearioaareatza.com
o    E-posta: info@hotelbalnearioareatza.com