Ibilbide Gorbeia Suzien Ternua 2017

Lasterketako Ibilbide Nagusia

Distantzia: 31 km.

Desnibel positiboa: 2,400 m D+

Deskribapena: Zeanuritik (Bizkaia) irteten da ibilbidea, San Justo ermitan Gorbeiako Parke Naturalean sartuko gara, zati aldapatsuak hasiko dira bertan. Behin hau pasa eta Zanburura iritsi ostean, zuzenean Lekanda gailurrerantz joko dugu. Bertara iritsi baino lehen eskumatara hartuko dugu Arrabako landa berdeetara. Zastegira jaistekon mendi tontorretatik ibiliko gara gero Gorbeiako gailurrera igotzeko. Ondoren, Murua ingurura jaitsiko gara bertatik ibilbideko hirugarren aldaparik gogorrena igotzeko, Aldaminera eramango gaituena. Handik beheranzko bidea joko dugu irteera puntura heltzeko.

Bidean zehar kontrolak: 8.

Anoaguneak: 9.

Gehienezko altitudea: 1.484 m.

Gutxienezko altitudea: Zeanuri 243 m.

Gehienezko denbora: 6 ordu eta 30 minutu.

Gehienezko denborak bidean zehar: Gorbeia (3 ordu) eta Aldamin (4 ordu eta 30 minutu).

Gehienezko parte hartzaile kopurua: 600.

GS Ternua Herrikoia

(galapan zein oinez egin daiteke)

Distantzia: 22 km.

Desnibel positiboa: 1.340 m. D+.

Deskribapena: Zeanuritik (Bizkaia) irteten da ibilbidea, San Justo ermitan Gorbeiako Parke Naturalean sartuko gara, zati aldapatsuak hasiko dira bertan. Behin hau pasa eta Zanburura iritsi ostean, zuzenean Lekanda gailurrerantz joko dugu. Bertara iritsi baino lehen eskumatara hartuko dugu Arrabako landa berdeetara. Hemendik Egiriñaorantz joko dugu, Gorbeiara igotzeko ohiko bidetik gero berriro beheranzko bidea hartu eta irteera puntura heltzeko.

Bidean zehar kontrolak: 4.

Anoaguneak: 4.

Gehienezko altitudea: 1.200 m.

Gutxienezko altitudea: 243 m.

Gehienezko denbora: 6 ordu.

Gehienezko parte hartzaile kopurua: 250.