ARAUDIA GORBEIA SUZIEN SKYRACE 2020

  1. Eguna eta lekua: GORBEIA SUZIEN MENDI LASTERKETAREN VIII. edizioa 2020ko irailaren 27an izango da. Zeanuriko herritik abiatuko da goizeko 09:00etan.
  1. Ibilbidea: 31 kilometro luze eta 2.400m. positiboko desnibela izango du Gorbeiako parke naturalean zehar.
  1. SKYRUNNER WORLD SERIES eko SUPER SKY proba izango da.

Hona hemen ISFko txapelketa ofizialeko araudia ezagutzeko estekak:

ISF Versión original (inglés)
ISF (Esp)

  1. Parte hartzea: 18 urtetik gorako edozein korrikalarik parte har dezake. Izena ematen duen orok bete behar du araudi hau, baita ISF-rena ere.
  1. Kategoriak: Emakumezkoen eta gizonezkoen kategoria absolutua.

  1. Izen-ematea:

6.1 Izena emateko epeak eta dortsalak:

– VIII. GORBEIA SUZIEN MENDI LASTERKETAN aurre izen-emateko epea URTARRILAREN 1ean zabalduko da 00:00etan, eta URTARRILAREN 19an gaueko 23:59 amaitu.

– Aurre izen-ematea www.gorbeiasuzien.eus web orrian dagoen formularioa beteta egin beharko da.

 125 dortsal antolakuntzaren esku geldituko dira: eliteko korrikalarientzat, babesleentzat eta zirkuituko korrikalarientzat.

– Antolakuntzak 100 dortsal erreserbatuko ditu:  ekitaldi guztietan parte hartu duten korrikalarientzat, azken ekitaldian (2019) denborarik onenak lortu dituzten korrikalarientzat, Zeanuriko herritarrentzat eta 2019ko edizioan parte hartu duten emakume korrikalarien kopurua bikoizteko beharrezkoak diren korrikalarientzat.

– Gainerako 375 dortsalak zozketa bidez esleituko dira, aurre izen-ematea ezarritako epearen barruan egin duten korrikalarien artean.

6.2 Zozketa eta arauak: 

– Zozketaren arauak:

  1. Korrikalari bakoitzak zenbaki bana eskuratuko du.
  2. Aurreko urteetan zozketan parte hartu eta dortsalik egokitu ez zaien korrikalariei, zenbaki bat gehiago emango zaie dortsalik izan ez duten urte bakoitzeko. Aurreko urteren batean dortsala izan duten korrikalariei, hurrengo urteetako zozketak bakarrik hartuko zaizkie kontutan.
  3. Arratiako bailaran bizi direnak beste zenbaki bat gehiago izango dute: errolda agiria bidali behar dute izenemateak@gorbeiasuzien.eus helbidera aurre izen-emate epea bukatu aurretik.

– Zozketa Zeanuriko udaletxean egingo da, 2020ko urtarrilaren 31n. Zozketa nominala izango da eta zenbaki bakoitza ausaz aterako da. Ateratako lehen 375 zenbakiei emango zaie dortsala. Gainontzeko zenbakiak itxaron zerrendara pasatuko dira zozketak markatutako ordena errespetatuz. Dortsala egokitu zaien pertsonen zerrenda, zozketaren egunean bertan lasterketako web orrian eta sare sozialetan argitaratuko da.

6.3 Izen ematea gauzatzeko modua:

– Dortsala egokitutakoen zerrendan egongo direnak 70 euroko ordainketa egin beharko dute  www.gorbeiasuzien.eus web orriko pausuak jarraituz.

– Ez da korrikalaririk onartuko diru sarrerarik egin ezean, horretarako epe muga otsailaren 29a izango da, bestela itxaron zerrendako hurrengoari emango zaio izen ematea egiteko aukera.

– Dortsalen itzulketa, beti ere itxaron zerrendako korrikalariren batek haren lekua hartzen badu izango da:

2020 URTEA BUELTATUKO DEN %
OTSAILA – MARTXOA %80
APIRILA – MAIATZA %70
EKAINA – UZTAILA %60
ABUZTUA %50
IRAILAREN 1etik aurrera EZ DA ITZULKETARIK EGINGO

  1. Eskubide eta bete beharrak:

– Gorbeia Suzien Mendi Lasterketan izena emango duten korrikalariek lasterketaren eta ISFren arautegia errespetatu beharko dute.

– Dortsala hartzen duten momentuan hau eskuratuko dute: proban parte hartzeko eskubidea, istripu eta erantzukizun zibileko asegurua, antolakuntzak ezarritako zerbitzuak erabiltzeko aukera eta lasterketako oparia.

– Dortsala norberarena eta transferiezina izango da. Horregatik, korrikalariak berak hartu behar du, NANa aurkeztuz ezarritako lekuan eta orduan.

– Bajak direla eta gertatuko diren hutsuneak, zozketako zerrenda errespetatuz beteko dira eta antolakuntzatik zuzenean jarriko dira korrikalari hauekin harremanetan. Kasu hauetan ere izen ematea egiteko baldintza guztiak bete beharko dira dortsala eskuratzeko. Ordainketa egiteko 7 eguneko epea izango da. Itxaron zerrendatik sartzen diren korrikalariek ez dute bermatua izango lasterketako opariaren neurria.

  1. Seinalizazioa:

Ibilbidea behar bezala seinalatuta egongo da. 5 kilometrora helmugara bitarteko distantziak zehaztuko ditugu.

  1. Kontrol puntuak:

Hamabi izango dira ibilbidean zeharreko kontrol puntuak eta derrigorrezkoa izango da bertatik pasatzea. Ibilbideko mapa eta perfiletan zehaztuko ditugu kontrol puntuak.

  1. Anoaguneak:

Helmugakoaz gain, bederatzi anoagune solido-likido egongo dira. Ibilbideko mapa eta perfiletan zehaztuko ditugu anoaguneok.

  1. Denbora mugak:

– 6 ordu eta 30 minutu baino lehen iritsi beharko da helmugara. Denbora hori gaindituz gero, sailkapenetik kanpo geratuko da korrikalaria.

– Antolakuntzak korrikalaria kanporatu dezake tarteko kontroletan aurreikusitako denbora mugak betetzen ez dituelako, lasterketako araudia errespetatu ez duelako, markatutako ibilbidea jarraitu ez duelako, dortsala dagokion moduan ez daramalako, antolakuntzako kideen esanak betetzen ez dituelako edo lasterketako kideekin jarrera desegokia erakutsi duelako.

– Kontrol puntuetan aurreikusitako denbora mugak:

KONTROLA Km ORDUA DENBORA MUGA
Gorbeiako aterpea 9 11:00 120 min
GZT aterpea 12 11:30 150 min
Isidron txabola 16 12:30 210 min
Zenigorta 21 14:00 300 min
Lanbreabe 27 14:45 345 min

– Lasterketa osoan zehar antolakuntzako bi korrikalari azkenengo korrikalarien atzetik joango dira. Korrikalariren bat kanporatzekotan dortsala entregatu beharko du kontrol punturik hurbilenean eta lasterketa bertan behera utzi beharko du antolakuntzako kideek agindutako moduan. 

  1. Sariak:

Hauek izango dira sariak:

Posizioa Emakuemeak/Gizonak
1 2.000 euro
2 1.000 euro
3 500 euro
4 350 euro
5 300 euro
6 250 euro
7 200 euro
8 150 euro
9 125 euro
10 125 euro

  1. Sailkapena:

Parte hartzaile guztiek SKYRUNNER WORLD SERIES txapelketetan puntuatuko dute.

  1. Azalpen batzarra:

Antolakuntzak azalpen batzar bat eskainiko du lasterketa bezperan, 2020ko irailaren 26an arratsaldean Zeanuriko frontoian. Bertan ibilbidearen zehaztasun guztiak emango ditugu. Garrantzitsua da korrikalari guztiak batzea esandako ordu eta lekuan.

  1. Dortsal banaketa:

Zeanuriko frontoian emango dira dortsalak lasterketa bezperan, 2020ko irailaren 26an, arratsaldeko 17:30etatik 19:30etara, baita lasterketako egunean bertan ere goizeko 07:00etatik 08:30etara.

  1. Ingurumena:

Lasterketak paraje ederrak zeharkatuko ditu, beraz, guztien betebeharra da ingurua zaintzea anoaguneetatik kanpo zaborrik bota gabe. Anoaguneetatik 100 metrora arte zabor poltsak ipiniko dira. Korrikalaria kanporatu ahalko da arau hau ez errespetatzekotan.

  1. Osasun zerbitzua:

Puntu estrategikoetan osasun zerbitzua jarriko da, baita irteera gunean ere.

  1. Segurtasuna: Antolakuntzak ibilbidea alda lezake korrikalarien segurtasuna bermatzeak hala eskatuko balu. Bertan behera ere utz dezake lasterketa eguraldia edo halabeharrezko beste edozein baldintza medio.
  1. Istripuak:

Korrikalariak zauritutako kideak laguntzera behartuta daude, baita kontrol puntuetan informatzera ere.

  1. Haizearen kontrako jaka:

Haizearen kontrako jaka eramatea derrigorra da eta bakoitzaren neurrikoa izan beharko da, mahuka luzeduna eta txanoduna. Txano gabekoa izatekotan, aparteko txapela, buffa edo burua osorik estaltzen duen antzeko janzkiren bat eraman beharko da. Eguraldiaren arabera, antolakuntzak beharrezko material gehigarria eskatu dezake, adibidez manta termikoa edo euritarako jaka.

  1. Oharrak:

– Derrigorrezko materialaren kontrola egingo da irteeran eta helmugan. Irteerako kontrolera aurrerapen nahikorekin joan behar da.

– Dortsala bular parean eraman behar da eta ahal bada, une oro ikusgai. Kontrol guztietan erakustea eskatuko da.

– Lasterketa uztekotan kontrol batean egin behar da. Derrigorrezkoa izango da dortsala kendu eta antolakuntzaren esku uztea. Berreskuratu nahiko bazenute, antolakuntzakoari jakinarazi behin lasterketa amaituta.

– Ez da antolakuntzaren betebeharra lasterketa utzi duten korrikalariak Zeanurira eramatea. Hala ere, antolakuntza laguntzen saiatuko da posiblea den neurrian.

– Gogoratu ezin dela hornikuntzarik jaso hornidura gunetik kanpo.

– Bastoiak erabili daitezke. Hala ere, San Justoko ermitaraino ezin dira erabili eta tolestuta eraman behar dira bertaraino. Bastoiok kontrol eta hornidura guneetan hartu eta utzi ahal izango dira.

– Lasterketa egunean kontsigna zerbitzua egongo da dortsalak hartzeko gunearen ondoan.

– Lasterketa bukaeran masaje zerbitzua egongo da dutxen ondoren.

ARAUDIA GORBEIA SUZIEN 21K 2020

  1. Eguna eta lekua: GORBEIA SUZIEN 21K LASTERKETAREN 2020ko irailaren 27an izango da. Zeanuriko herritik abiatuko da goizeko 11:00etan.
  1. Ibilbidea: 21 kilometro luze eta 1200m positiboko desnibela izango du Gorbeiako parke naturalean zehar.
  1. EUSKAL MENDIZALE FEDERAZIOAKO LASTERKETEN RANKINEKO proba izango da.
  1. Parte hartzea: 15 urtetik gorako edozein korrikalarik parte har dezake. Izena ematen duen orok bete behar du araudi hau, baita FEDME-rena ere.
  1. Kategoriak: Emakumezkoen eta gizonezkoen kategoria absolutua.
  1. Izen-ematea:

6.1 Izen-emateko epeak eta dortsalak:

– GORBEIA SUZIEN 21K lasterketan izen-emateko epea OTSAILAREN 3an zabalduko da goizeko 9etan. 200plaza egongo dira, eta hauek bukatutakoan itxaron zerrenda bat irekiko da. 

-Zeanuriko herritarrek egun bat lehenago izango dute izena emateko aukera. Beraz, otsailaren 2an, arratsaldeko 18.00etatik 20.00etara, Zeanuriko udaletxe azpiko gelan eman ahalko dute izena.

– Izen-ematea www.gorbeiasuzien.eus web orrian dagoen formularioa beteta egin beharko da.

6.2 Izen-ematea gauzatzeko modua:

– Dortsala egokitutakoen zerrendan egongo direnak 45 euroko ordainketa egin beharko dute  www.gorbeiasuzien.eus  orriko pausuak jarraituz. 

– Ez da korrikalaririk onartuko diru sarrerarik egin ezean, bestela itxaron zerrendako hurrengoari emango zaio izen ematea egiteko aukera.

– Dortsalen itzulketa, beti ere itxaron zerrendako korrikalariren batek haren lekua hartzen badu izango da: 

2020 URTEA

BUELTATUKO DEN %

OTSAILA – MARTXOA

%80

APIRILA – MAIATZA

%70

EKAINA – UZTAILA

%60

ABUZTUA

%50

IRAILAREN 1etik aurrera

EZ DA ITZULKETARIK EGINGO

  1. Eskubide eta bete beharrak:

– Gorbeia Suzien 21K lasterketan izena emango duten korrikalariek lasterketaren eta FEDMEren arautegia errespetatu beharko da.

– Dortsala hartzen den momentuan hau eskuratuko da: proban parte hartzeko eskubidea, istripu eta erantzukizun zibileko asegurua, antolakuntzak ezarritako zerbitzuak erabiltzeko aukera eta lasterketako oparia.

– Dortsala norberarena eta transferiezina izango da. Horregatik, korrikalariak berak hartu behar du, NANa aurkeztuz ezarritako lekuan eta orduan.

– Bajak direla eta gertatuko diren hutsuneak, itxaron zerrenda errespetatuz beteko dira eta antolakuntzatik zuzenean jarriko dira korrikalari hauekin harremanetan. Kasu hauetan ere izen ematea egiteko baldintza guztiak bete beharko dira dortsala eskuratzeko. Ordainketa egiteko 7 eguneko epea izango da. 

  1. Seinalizazioa:

Ibilbidea behar bezala seinalatuta egongo da. 5 kilometrora helmugara bitarteko distantziak zehaztuko ditugu. 

  1. Kontrol puntuak:

Zazpi izango dira ibilbidean zeharreko kontrol puntuak eta derrigorrezkoa izango da bertatik pasatzea. Ibilbideko mapa eta perfiletan zehaztuko ditugu kontrol puntuak. 

  1. Anoaguneak:

Helmugakoaz gain, sei anoagune solido-likido egongo dira. Ibilbideko mapa eta perfiletan zehaztuko ditugu anoaguneok. 

  1. Denbora mugak:

– 4 ordu eta 30 minutu baino lehen iritsi beharko da helmugara. Denbora hori gaindituz gero, sailkapenetik kanpo geratuko da korrikalaria.

– Antolakuntzak korrikalaria kanporatu dezake tarteko kontroletan aurreikusitako denbora mugak betetzen ez dituelako, lasterketako araudia errespetatu ez duelako, markatutako ibilbidea jarraitu ez duelako, dortsala dagokion moduan ez daramalako, antolakuntzako kideen esanak betetzen ez dituelako edo lasterketako kideekin jarrera desegokia erakutsi duelako.

– Kontrol puntuetan aurreikusitako denbora mugak:

KONTROLA

Km

ORDUA

DENBORA MUGA

Gorbeiako aterpea

9

13:30

120 min

Zenigorta

11

14:00

180 min

Lanbreabe

17

14:45

225 min

 – Lasterketa osoan zehar antolakuntzako bi korrikalari azkenengo korrikalarien atzetik joango dira. Korrikalariren bat kanporatzekotan dortsala entregatu beharko du kontrol punturik hurbilenean eta lasterketa bertan behera utzi beharko du antolakuntzako kideek agindutako moduan. 

  1. Sariak:

Sariak lasterketako web orrian ikusgai egongo dira.

  1. Sailkapena:

Parte hartzaile guztiek EUSKAL MENDIZALE FEDERAZIOAKO LASTERKETEN RANKINEAN puntuatuko dute. 