MENDI LASTERKETAREN ARAUDIA

1.- Eguna eta lekua: GORBEIA SUZIEN TERNUA MENDI LASTERKETAREN VII. edizioa 2019ko irailaren 29an izango da. Zeanuriko herritik abiatuko da goizeko 09:00etan.

2.- Ibilbidea 31 kilometrokoa izango da GORBEIAKO PARKE NATURALEAN zehar.

3.- ISF SPAIN-ANDORRA SERIES 2019ko azken lasterketa izango da. BIZKAIKO MENDI FEDERAZINOKO TXAPELKETA be izango da.

Hona hemen ISFko txapelketa ofizialeko araudia ezagutzeko estekak:

ISF Versión original (inglés)
ISF (Esp)

4.- Parte hartzea: 18 urtetik gorako edozein korrikalarik parte har dezake. Izena ematen duen orok bete behar du araudi hau, baita ISF-rena ere.

5.- Kategoriak: Gizonezkoen eta emakumezkoen kategoria absolutua.

6.- Izen-ematea: RockTheSport plataforman eman beharko da izena.

Ekainaren 1ean, goizeko 09:00etan hasi eta ekainaren 5ean 23:59an bukatuko da izena emoteko epea. Izen-emate kopurua maximotik gorakoa balitz, zozketa egingo genuke. Zozketan parte hartu ahal izateko izena ematea beharrezkoa da.

Zozketan korrikalari bakoitzari dagokion zenbaki kopurua:

* Korrikalari bakoitzari zenbaki bana esleituko diogu

* Aurreko urteetan parte hartu dutenei, parte hartu duten urte bakoitzeko zenbaki bat gehiago emango diegu.

* Arratiako haranean bizi direnek beste zenbaki bat izango dute: Errolda agiria bialdu beharko dute gorbeiasuzien@gmail.com-era irailaren 5eko 22:00ak baino lehen.

* Suzien mendi Klubeko bazkideek beste zenbaki bat izango dute.

Zozketa

Zozketa Zeanuriko udaletxean egingo dugu ekainaren 8an. Zozketa nominala izango da eta zenbaki bakoitza ausaz aterako dugu. Ateratako lehen 450 zenbakiei emango diegu dortsala, ateratako ordena errespetatuz. Gainontzeko zenbakiak itxaron zerrendara pasatuko dira zozketak markatutako ordenaren arabera.

Dortsalak agerian jarriko ditugu eta nahi duenak nahi duenean begiratu ahal izango du zenbatgarren postuan dagoen, baita zerrendak ze aldaketa izan dituen ere.

Dortsala lortu dutenek bost eguneko epea izango dute izen-emotea osatzeko. Epea pasatzen denean izen-ematea osatu ez dutenak zerrendaren azken postuetara pasatuko ditugu. Itxaron zerrendako korrikalariek ere bost eguneko epea izango dute izen-ematea osatzeko. Hauek ere izen-ematea epean osatu ezean, zerrendako azken postuetara pasatuko ditugu.

Zerrendak ekainaren 8an argitaratuko ditugu.

7.- Prezioa:

  • Federatuek: 55 euro.
  • Ez federatuek: 60 euro.

Dortsala hartu bezain laster, antolakuntzak ezarritako zerbitzuak baliatu ahalko dituzue: anoaguneak, laguntza medikoa, dutxak, kontsigna, lasterketa osteko masajea, herri bazkarirako txartela, dagozkizuen aseguruak eta lasterketako oparia. Itxaron zerrendaren bidez izena emandakoei ez diegu bermatzen oparitutako janzkia euren neurrikoa izango denik.

8.- Seinalizazioa:

Ibilbidea behar bezala seinalatuta egongo da. 5 kilometroro helmugara bitarteko distantziak zehaztuko ditugu.

9.- Kontrol puntuak:

Zortzi izango dira ibilbidean zeharreko kontrol puntuak. Zortziretatik pasatzea derrigorrezkoa izango da. Ibilbideko mapa eta perfiletan zehaztuko ditugu kontrol puntuok.

10.- Anoaguneak:

Helmugakoaz gain, bederatzi anoagune solido-likido egongo dira. Ibilbideko mapa eta perfiletan zehaztuko ditugu anoaguneok.

11.- Denbora mugak:

6 ordu eta 30 minutu baino lehen iritsi behar zarete helmugara. Denbora hori gaindituz gero, sailkapenetik kanpo geratuko da korrikalaria.

Antolakuntzak korrikalaria kanporatu dezake tarteko kontroletan aurreikusitako denbora mugak betetzen ez dituelako, lasterketako araudia errespetatu ez duelako, markatutako ibilbidea jarraitu ez duelako, dortsala dagokion moduan ez daramalako, antolakuntzako kideen esanak betetzen ez dituelako edo lasteketako kideekin jarrera desegokia erakutsi duelako.

Lasterketa osoan zehar antolakuntzako bi korrikalari azkenengo korrikalarien atzetik joango dira. Korrikalariren bat kanporatzekotan dortsala entregatu beharko du kontrol punturik hurbilenean eta lasterketa bertan behera utzi beharko du antolakuntzako kideek agindutako moduan.

12.- Sariak:

Hauek izango dira sariak:

MENDI LASTERKETA. Gizonezkoa eta Emakumezkoa:

  • 1º Txapela, Garaikurra eta 1.000€.
  • 2º Oparia eta 750€
  • 3º Oparia eta 500€
  • 4º 300€
  • 5º 200€
  • 6º 100€
  • 7º 50€

MENDI LASTERKETA. Lehen arratiarra. Gizonezkoa eta Emakumezkoa:

  • 1º Oparia

13: Sailkapena:

Parte hartzaile guztiek ISF SKYRUNNER NATIONAL SERIES SPAIN, ANDORRA Y PORTUGAL 2019 eta Bizkaiko Mendi Federazioko txapelketetan puntuatuko dute.

14.- Azalpen batzarra:

Antolakuntzak azalpen batzar bat eskeiniko du lasterketa bezperan, 2019ko irailaren 28an, arratsaldeko 19.30etan, Zeanuriko frontoian. Bertan ibilbidearen zehaztasun guztiak emango ditugu. Garrantzitsua da korrikalari guztiak batzea esandako ordu eta lekuan.

15.- Dortsal banaketa:

Zeanuriko frontoian emango ditugu dortsalak lasterketa bezperan, 2019ko irailaren 28an, arratsaldeko 17:30etatik 19:30etara, baita lasterketako egunean bertan ere goizeko 07:00etatik 08:30etara.

Izena ematen duzuen guztiok daukazue parte hartzeko eskubidea. Eskubide hori zuena da dortsala hartu eta berehala. Dortsala norberarena eta transferiezina da. Horregatik, korrikalariak berak hartu behar du NANa aurkeztuz ezarritako lekuan eta orduan. Mendian federatuta zaudetenok, federazioko txartela erakutsi beharko duzue. Federatutzat hartuko ditugu urte honetako federatu lizentzia daukatenak, ISFk onartzen dituen mendi federazioetan daudenak.

16.- Ingurumena:

Lasterketak paraje ederrak zeharkatuko ditu, beraz, guztion betebeharra da ingurua zaintzea anoaguneetatik kanpo zaborrik bota gabe. Anoaguneetatik 100 metrora arte zabor poltsak ipiniko ditugu.

Korrikalaria kanporatu ahalko genuke arau hau ez errespetatzekotan.

17.- Osasun zerbitzua:

Puntu estrategikoetan osasun zerbitzua jarriko dugu, baita irteera gunean ere.

18.- Segurtasuna: Antolakuntzak ibilbidea alda lezake korrikalarien segurtasuna bermatzeak hala eskatuko balu. Bertan behera ere utz genezake lasterketa eguraldia edo halabeharrezko beste edozein baldintza medio.

19.- Istripuak:

Korrikalariak zauritutako kideak laguntzera behartuta zaudete, baita kontrol puntuetan informatzera ere.

20- Haizearen kontrako jaka:

ISFk haizearen kontrako jaka eramatera behartzen zaituzte, zuen neurrikoa izan beharko da, mahuka (manga) luzeduna eta txanoduna. Txano gabekoa izatekotan, aparteko txapela, buffa edo burua osorik estaliko dizueten antzeko janzkiren bat eraman geharko duzue. Eguraldi bereziki eskasa egingo balu, antolakuntzak manta termiko bat eramatea eskatuko lizueke.

KILOMETRO BERTIKALAREN ARAUDIA

1.- Eguna eta lekua:

GORBEIA SUZIEN KILOMETRO BERTIKALA 2019ko irailaren 27an izango da. Zeanuriko herritik abiatuko da arratsaldeko 15:00retan.

2.- Ibilbidea:

4km eta 1000m+ izango ditu GORBEIAKO PARKE NATURALEAN zehar.

3.- Puntuagarria:

Euskal Herriko Mendi Federazioko rankingerako izango da puntuagarria.

4.- Parte hartzea:

18 urtetik gorako edozein korrikalarik parte har dezake. Baita 15 urtetik gorakoek ere euren tutoreen baimena baldin badute. 150 korrikalari izango dira guztira.

5.- Kategoriak:

Gizonezkoen eta emakumezkoen kategoria absolutua.

6.- Izen-ematea:

Epea ekainaren 10an, goizeko 09:00etan hasiko da RockTheSport izen-emate plataformaren bidez eta 150 plazak bete arte eman ahal izango duzue izena. Irailaren 10a izango da izena emateko azken eguna.

7.- Prezioa:

Federatuek: 25 euro.

Ez federatuek: 30 euro.

Dortsala hartu bezain laster, antolakuntzak ezarritako zerbitzuak baliatu ahalko dituzue: anoaguneak, laguntza medikoa, dutxak, kontsigna, lasterketa osteko masajea, herri bazkarirako txartela, dagozkizuen aseguruak eta lasterketako oparia. Itxaron zerrendaren bidez izena emandakoei ez diegu bermatzen oparitutako janzkia euren neurrikoa izango denik.

8.- Seinalizazioa:

Ibilbidea behar bezala seinalatuta egongo da. Kilometro bakoitzaren hasiera seinalatuko dugu, baita desnibel metatuaren erreferentziak ere.

9.- Kontrol puntuak:

Hiru izango dira ibilbidean zeharreko kontrol puntuak. Hiruretatik pasatzea derrigorrezkoa izango da. Ibilbideko mapan eta perfilean zehaztuko ditugu kontrol puntuok.

10.- Anoaguneak:

Helmugakoaz gain, anoagune solido-likido bat egongo da. Ibilbideko mapan eta perfilean zehaztuko ditugu anoaguneok.

11.- Denbora mugak:

2 ordu eta 30 minutu baino lehen iritsi behar zarete helmugara. Denbora hori gaindituz gero sailkapenetik kanpo geratuko da korrikalaria.

Antolakuntzak korrikalaria kanporatu dezake tarteko kontroletan aurreikusitako denbora mugak betetzen ez dituelako, lasterketako araudia errespetatu ez duelako, markatutako ibilbidea jarraitu ez duelako, dortsala dagokion moduan ez daramalako, antolakuntzako kideen esanak betetzen ez dituelako edo lasteketako kideekin jarrera desegokia erakutsi duelako.

Lasterketa osoan zehar antolakuntzako bi korrikalari azkenengo korrikalarien atzetik joango dira. Korrikalariren bat kanporatzekotan dortsala entregatu beharko du kontrol punturik hurbilenean eta lasterketa bertan behera utzi beharko du antolakuntzako kideek agindutako moduan.

12.- Sariak:

Hauek izango dira sariak:

KILOMETRO BERTIKALA. Gizonezkoa eta Emakumezkoa:

  • 1º Garaikurra eta 300€.
  • 2º 200€
  • 3º 100€

13: Sailkapena:

Parte hartzaile guztiek lasterketako sailkapenerako puntuatuko dute eta federatuta daudenak Euskal Herriko Mendi Federazioko rankingean puntuatuko dute.

14.- Azalpen batzarra:

Antolakuntzak azalpen batzar bat eskeiniko du lasterketako egunean bertan, 2019ko irailaren 27an, eguerdiko 14:00etan, Zeanuriko Kultur Etxean. Bertan ibilbidearen zehaztasun guztiak emango ditugu. Garrantzitsua da korrikalari guztiak batzea esandako ordu eta lekuan.

15.- Dortsal banaketa: Zeanuriko frontoian emango ditugu dortsalak lasterketa bezperan, 2019ko irailaren 27an, eguerdiko 13:00etik 14:30etara.

Izena ematen duzuen guztiok daukazue parte hartzeko eskubidea. Eskubide hori zuena da dortsala hartu eta berehala. Dortsala norberarena eta transferiezina da. Horregatik, korrikalariak berak hartu behar du NANa aurkeztuz ezarritako lekuan eta orduan. Mendian federatuta zaudetenok, federazioko txartela erakutsi beharko duzue.

16.- Ingurumena:

Lasterketak paraje ederrak zeharkatuko ditu, beraz, guztion betebeharra da ingurua zaintzea anoaguneetatik kanpo zaborrik bota gabe. Anoaguneetatik 100 metrora arte zabor poltsak ipiniko ditugu.

Korrikalaria kanporatu ahalko genuke arau hau ez errespetatzekotan.

17.- Osasun zerbitzua:

Puntu estrategikoetan osasun zerbitzua jarriko dugu, baita irteera gunean ere.

18.- Segurtasuna:

Antolakuntzak ibilbidea alda lezake korrikalarien segurtasuna bermatzeak hala eskatuko balu. Bertan behera ere utz genezake lasterketa eguraldia edo halabeharrezko beste edozein baldintza medio.

19.- Istripuak:

Korrikalariak zauritutako kideak laguntzera behartuta zaudete, baita kontrol puntuetan informatzera ere.

20.- Haizearen kontrako jaka:

Haizearen kontrako jaka eramatea beharrezkoa da, zuen neurrikoa izan beharko da, mahuka (manga) luzeduna eta txanoduna. Txano gabekoa izatekotan, aparteko txapela, buffa edo burua osorik estaliko dizueten antzeko janzkiren bat eraman geharko duzue. Eguraldi bereziki eskasa egingo balu, antolakuntzak manta termiko bat eramatea eskatuko lizueke.