Gorbeia Suzien Ternua | Ibilbidea

Mendi Lasterketa

Data: 2019ko irailaren 29an

Distantzia: 31 km.

Desnibela: 2.400 m D+.

Deskribapena: Zeanuriko herrigunetik hasiko dugu lasterketa eta San Justoko ermitan gora barneratuko gara Gorbeiako parke naturalean. Igoera aldapatsuak izango ditugu hasierako tarte horretan. Malkar horiek gainditu eta Zanburura iritsita, Lekandako tontorrera abiatuko gara ahalik eta biderik zuzen eta bizkarrena hartuz. Gain harritsu honetara iritsi orduko, ezkerretara eginda, Arrabako zelai berdeetarantz joko dugu. Arraba osteko gailurreritik Zastegiko eremura helduko gara eta hortik abiatuko gara Gorbeiako tontorrera. Ondoren, Azero ingurura jeitsiko gara, bertatik, azken igoera pikoari helduko diogularik. Han izango dugu zain Aldamin.  Amaitzeko, jeitsiera luze bati ekingo diogu Zeanuriko helmugara iritsi arte, tartean igoera labur pare bati aurre egin ondoren.

Kontrolguneak: 8.

Anoaguneak: 9.

Gehienezko altuera: Gorbeia 1.484 m.

Gutxieneko altuera: Zeanuri 243 m.

Denbora muga: 6 ordu eta 30 minutu.

Tarteko denbora mugak: Gorbeia (3 ordu) eta Aldamin (4 ordu eta 30 minutu).

Partaide kopurua: 600.

 

Kilometro Bertikala | Ibilbidea

Kilometro Bertikala

Data: 2019ko irailaren 27an.

Distantzia: 4,2 Km.

Deskribapena: Zeanuriko herrigunean hasiko da. Gorbeiako parke naturalaren atari den San Justo ermitara arte lasterketa neutralizatua izango da. San Juston bertan abiatuko da lasterketa. Hasiera-hasieratik Zanburu gainera eramango gaituen lehen igoera malkartsuari egin beharko diozue aurre. Tarte horretan lokatz handia egon daiteke. Behin Zanburura iritsita, Lekandako tontorrera joango gara biderik zuzen eta aldapatsuenetik. Tontor horretan bukatuko duzue lasterketa. Tontorrera bidean urbide bat zeharkatu eta azken malda gogor bat izango duzue zain. Azken 200 metroetan harri solteak egongo dira eta eguraldiaren arabera, haizearen menpe egongo zarete.

Kontrolguneak: 3.

Anoaguneak: 3.

Gehienezko altuera: Lekanda: 1.309 m.

Gutxieneko altuera: Zeanuri 243 m.

Irteerako altuera: 380 m.

Denbora muga: 2 ordu eta 30 minutu.

Tarteko denbora mugak: Karkabitxuetako pista (ordu bat) eta Lekanda (2 ordu eta 30 minutu).

Partaide kopurua: 150.