GORBEIA SUZIEN TERNUA MENDI LASTERKETERAKO IZEN-EMATEA

EKAINAREN 1ean, ZOZKETA BIDEZ

Zozketaren oinarriak.

Dortsal kopurua:

  • 450 dortsal zozketa bidez.
  • 150 dortsal antolakuntzaren esku: eliteko korrikalarientzat, babesleenzat, zirkuituko korrikalarientzat.

Izen emote prozesua: rockthesport
Ekainaren 1ean, goizeko 09:00etan hasi eta ekainaren 5ean 23:59an bukatuko da izena emoteko  epea. Zozketan parte hartu ahal izateko izena emotea beharrezkoa da RockTheSport plataforman.

Zozketarako zenbaki kopurua:

  • Korrikalari bakoitzari zenbaki bana esleituko diogu
  • Aurreko urteetan parte hartu dutenei, parte hartu duten urte bakoitzeko zenbaki bat gehiago emango diegu.
  • Arratiako haranean bizi direnek beste zenbaki bat izango dute: Errolda agiria bialdu beharko dute gorbeiasuzien@gmail.com helbidera irailaren 5eko 22:00ak baino lehen.
  • Suzien mendi Klubeko bazkideek beste zenbaki bat izango dute.

Zozketa:
Zozketa Zeanuriko udaletxean egingo dugu ekainaren 8an. Zozketa nominala izango da eta zenbaki bakoitza ausaz aterako dugu. Ateratako lehen 450 zenbakiei emango diegu dortsala, ordena errespetatuz. Gainontzeko zenbakiak itxaron zerrendara pasatuko dira zozketak markatutako ordenaren arabera.

Eskubide eta betebeharrak:
Gorbeia Suzien Ternuan izena ematen duzuen korrikalariok lasterketaren eta ISFren arautegia errespetatu behar duzue. Era berean, izena ematen duzuen guztiok daukazue parte hartzeko eskubidea. Eskubide hori zuena da dortsala hartu eta berehala. Dortsala norberarena eta transferiezina da. Horregatik, korrikalariak berak hartu behar du NANa aurkeztuz ezarritako lekuan eta orduan. Mendian federatuta zaudetenok, federazioko txartela erakutsi beharko duzue. Federatutzat hartuko ditugu urte honetako federatu lizentzia daukatenak, ISFk onartzen dituen mendi federazioetan daudenak.

Dortsala hartu bezain laster, antolakuntzak ezarritako zerbitzuak baliatu ahalko dituzue, baita lasterketako oparia hartu ere. Itxaron zerrendaren bidez izena emandakoei ez diegu bermatzen oparitutako janzkia euren neurrikoa izango denik.

Dortsalen itzulketa:

  • Abuztuaren 15a baino lehen itzuli ahal izango duzue izen ematean ordaindutako diru kopuruaren %80 bueltatuko zaizuelarik
  • Irailaren 15a baino lehen itzuli ahal izango duzue izen ematean ordaindutako diru kopuruaren %70 bueltatuko zaizuelarik, beti ere, itxaron zerrendako korrikalariren batek zuen lekua hartzen badu.

Irailaren 27an hasiko da jaia! Ordura arte beraz, gozatu entrenamentuetan! Agur bero bat Gorbeiatik.

 

GORBEIA SUZIEN KILOMETRO BERTIKALARAKO IZEN-EMATEA

Ekainaren 10ean izen-emate ordenaren arabera.

Gorbeia Suzien Kilometro Bertikalerako oinarriak:

Izen-emate epea ekainaren 10an irekiko da goizeko 09:00etan, RockTheSport plataformaren bidez. Izena eman ahal izango duzue plazak bete arte edo irailaren 10era arte.

Eskubide eta betebeharrak:

Gorbeia Suzien Kilometro Bertikalean izena ematen duzuen korrikalariek lasterketaren eta ISFren arautegia errespetatu behar duzue. Era berean, izena ematen duzuen guztiok daukazue parte hartzeko eskubidea. Eskubide hori zuena da dortsala hartu eta berehala.
Dortsala norberarena eta transferiezina da. Horregatik, korrikalariak berak hartu behar du dortsala NANa aurkeztuz ezarritako lekuan eta orduan. Mendian federatuta zaudetenok, federazioko txartela erakutsi beharko duzue. Federatutzat hartuko ditugu urte honetako federatu lizentzia daukatenak, ISFk onartzen dituen mendi federazioetan daudenak.

Dortsala hartu bezain laster, antolakuntzak ezarritako zerbitzuak baliatu ahalko dituzue, baita lasterketako oparia hartu ere. Itxaron zerrendaren bidez izena emandakoei ez diegu bermatzen oparitutako janzkia euren neurrikoa izango denik.

Dortsalen itzulketa:
Abuztuaren 15a baino lehen itzuli ahal izango duzue izen ematean oraindutako diru kopuruaren %80 bueltatuko zaizuelarikIrailaren 15a baino lehen itzuli ahal izango duzue izen ematean ordaindutako diru kopuruaren %70 bueltauko zaizuelarik, beti ere, itxaron zerrendako korrikalariren batek zuen lekua hatzen badu.

Atzera kontua martxan da, beraz. Irailaren 27an elkar ikusiko dugulakoan, jazo gure agurrik beroena eta gozatu entrenamentuetan!