Zeanuri, 2016/09/06
Gorbeia Suzien Ternuaren ibilbidea ezagutu gura baduzue, urtero legez aste batzuk lehenago berau ezagutzeko aukera izango duzue.
Zita irailaren 18an izango da, Zeanuriko plazan, goizeko 09:00etan.
Ibilbidea erritmo lasaian egingo da. 6 ordu ingurutan ibilbidea egiteko erritmoan. Anoagune bi egongo diren arren bakoitzak ura eta jateko zerbait eramatea gomendatzen dugu.
Ibilbidean zehar beronen ezaugarri tekniko batzuk emango dira, baita inguruko kultura eta historiaren zertzelada batzuk ere.
Nahiz eta ibilbidea ezagutu, animatu zaitezte eta erduzie. Pena mereziko du ibilbide zoragarri honetaz gozatzeak, lasterketa eguneko tentsio eta intentsitatea alde batera utzita.