- Lasterketa nagusiko 450 dortsalak 27 orduan agortuta.
- Beste aukera bat Gorbeia Suzien TernuaLasterketa Herrikoian parte hartzeko.
Zeanuri, 2015eko ekainak 2.
Iaz dortsalak 8 egunean agortu ziren eta aurten ere hala uste genuen, baina aurreikuspenak gaindituz, 27 orduan agortu dira Internet bidez zeuden 450 dortsalak. Esan behar lasterketak bere arrakasta daukala kirol honetan eta hori nabarmena izan da aurten ere.
Kontuan izatekoa da, lasterketa lehenengo urtetik Euskal Mendizale Federazioaren egutegian izan dela eta azkenengo urte bietan ISF-ren Skyrunner Series-etan ere bai. Bere ezaugarriak direla eta, ISF-k bere egutegian jarri du aurten ere. 32 kilometro, 2.200 metro desnibel positibo, Lekanda, Gorbeia, etab. etab.
Eskertzekoa da korrikalariek egiten duen esfortzu ekonomikoa ere. Gorbeia Suzien Ternua, jaio zenetik argi izan du lehen mailako lasterketa bat izan nahi duela. Eta horretarako aurrekontu garrantzitsu bat behar du, eta horrekin batera dortsalen salneurria maila honetako lasterketetara egokitu. Baina gure esfortzuak bikoiztu egiten ditugu inbertitutakoa bueltan emateko: lasterketa zoragarria, bazkaria, ekintzez jositako egutegia, opari izugarria, etab. etab.
Zoritxarrez, ezin ditugu parte hartu nahi duten guztiak onartu, baina Gorbeia Suzien Ternuaz gozatzeko ere beste aukera zoragarri bat duzue: Gorbeia Suzien Ternua Lasterketa Herrikoia. 22 kilometroko ibilbide honek aukera asko eskaintzen ditu; korrika egin nahi duenak, lasterketen munduan hasteko, oinezko martxa lasaia… kontuan izan gehienez 6 ordu egongo direla hau betetzeko eta honek aukera guztiak ematen ditu. Lasterketa hau 18 urtetik beherako mailentzako ere izango da, eurei egokituta baitago.
Kontaktua:
gorbieasuzien@gmail.com
www.gorbeiasuzien.com
www.facebook.com/GorbeiaSuzien