GORBEIA SUZIEN MERRELL SKYRACE ARAUDIA 2024

  1. Eguna eta lekua: Gorbeia Suzien Merrell mendi lasterketaren XI. edizioa 2024ko irailaren 28an izango da. Zeanuriko herrigunetik abiatuko da goizeko 9etan.
  1. Ibilbidea: 32 kilometro luze eta 2400m desnibel positibo izango ditu Gorbeiako parke naturalean zehar. Antolakuntzak ordezko ibilbide bat prestatuta izango du, ibilbidean edo lasterketaren prestaketan arazoak sortzekotan. Ustekabeko arrazoi pisutsu batengatik antolakuntzak lasterketa bertan behera uzteko ahalmena izango du. Kasu horretan, antolakuntzak beste data bat ezarriko du lasterketa egiteko.
  1. Puntuagarria: SKYRUNNER WORLD SERIES-eko PREMIER proba izango da. Araudiak:

https://www.skyrunnerworldseries.com 

  1. Parte hartzea: 18 urtetik gorako edozein korrikalarik har dezake parte. Izena ematen duen orok araudi hau eta ISFk ezarritakoa bete behar ditu. Antolakuntzak ondorioztatzen badu parte hartzaileren batek lasterketaren osotasunari kalte egin diezaiokeela, honen parte hartzea ukatzeko ahalmena izango du.
  1. Kategoriak: Emakumezkoen eta gizonezkoen kategoria absolutua egongo dira.
  1. Izen-ematea:

6.1 Izena emateko epeak eta dortsalak:

– XI. GORBEIA SUZIEN MERRELL mendi lasterketan aurre izen-emateko epea Otsailaren 1ean zabalduko da 09:00etan, eta Otsailaren 25ean 23:59 amaitu.

– Aurre izen-ematea www.gorbeiasuzien.eus web orrian dagoen formularioa beteta egin beharko da.

– Antolakuntzak 75 dortsal erreserbatuko ditu:  ekitaldi guztietan parte hartu duten korrikalarientzat, azken ekitaldian (2023) denborarik onenak lortu dituzten korrikalarientzat, Zeanuriko herritarrentzat eta gutxienez 150 emakume korrikalariren parte hartzea bermatzeko.

 Antolakuntzak 50 dortsal erreserbatuko ditu: eliteko korrikalarientzat, babesleentzat eta zirkuituko korrikalarientzat.

– Gainerako 475 dortsalak zozketa bidez esleituko dira aurre izen-ematea ezarritako epearen barruan egin duten korrikalarien artean. 

6.2 Zozketa eta arauak: 

– Zozketaren arauak:

  1. Korrikalari bakoitzak zenbaki bana eskuratuko du.
  2. Aurreko urteetan zozketan parte hartu eta dortsalik egokitu ez zaien korrikalariei, zenbaki bat gehiago emango zaie dortsalik izan ez duten urte bakoitzeko. Aurreko urteren batean dortsala izan duten korrikalariei hurrengo urteetako zozketak bakarrik hartuko zaizkie kontuan.
  3. Arratiako bailaran bizi direnak beste zenbaki bat gehiago izango dute zozketan: errolda agiria bidali behar dute izenemateak@gorbeiasuzien.eus helbidera aurre izen-emate epea bukatu aurretik.

– Zozketa Zeanuriko udaletxean egingo da, 2024ko martxoaren 1ean. Zozketa nominala izango da eta zenbaki bakoitza ausaz aterako da. Ateratako lehen 475 zenbakiei emango zaie dortsala. Gainontzeko zenbakiak itxaron zerrendara pasatuko dira zozketak markatutako ordena errespetatuz. Dortsala egokitu zaien pertsonen zerrenda zozketaren egunean bertan lasterketako web orrian eta sare sozialetan argitaratuko da.

6.3 Izen ematea gauzatzeko modua:

– Dortsala egokitutakoen zerrendan egongo direnak 70 euroko ordainketa egin beharko dute  www.gorbeiasuzien.eus web orriko pausuak jarraituz martxoaren 11tik aurrera.  

– Ez da korrikalaririk onartuko diru sarrerarik egin ezean, horretarako epe muga martxoaren 31 izango da, bestela, itxaron zerrendako hurrengoari emango zaio izen ematea egiteko aukera.

– Dortsalen itzulketa eskuratzeko itxaron zerrendako korrikalariren batek haren lekua hartu beharko du:

 

2024 URTEA ITZULIKO DEN DIRUAREN %
 APIRILA-MAIATZA %80
EKAINA- UZTAILA %70
 ABUZTUA %60
IRAILAREN 1etik aurrera EZ DA ITZULKETARIK EGINGO

 

  1. Eskubide eta bete beharrak:

– Gorbeia Suzien Merrell Mendi Lasterketan izena emango duten korrikalariek lasterketaren eta ISFren arautegia errespetatu beharko dute.

– Dortsala hartzen duten momentuan hau eskuratuko dute: proban parte hartzeko eskubidea, istripu eta erantzukizun zibileko asegurua, antolakuntzak ezarritako zerbitzuak erabiltzeko aukera eta lasterketako oparia.

– Dortsala norberarena eta transferiezina izango da. Horregatik, korrikalariak berak hartu beharko du dortsala, NANa aurkeztuz ezarritako lekuan eta orduan. Epe ohietatik kanpora ez da dortsalik banatuko.

– Beste korrikalari baten lasterketako poltsa hartzeko derrigorrezkoa izango da pertsona horren NAN-a aurkeztea ezarritako lekuan eta orduan. Epe ohietatik kanpora ez da dortsalik banatuko.

– Bajak direla eta izango diren hutsuneak, zozketako zerrenda errespetatuz beteko dira eta antolakuntzatik zuzenean jarriko dira korrikalari hauekin harremanetan. Kasu hauetan ere, izena ematea egiteko baldintza guztiak bete beharko dira dortsala eskuratzeko. Ordainketa egiteko 7 eguneko epea izango da. Itxaron zerrendatik sartzen diren korrikalariek ez dute bermatua izango lasterketako opariaren neurria.

  1. Seinalizazioa:

Ibilbidea behar bezala seinalatuta egongo da banderatxoekin eta zintekin. 5 kilometroro helmugara bitarteko distantziak zehaztuko dira.

  1. Kontrol puntuak:

Hamabi izango dira ibilbidean zeharreko kontrol puntuak eta derrigorrezkoa izango da bertatik pasatzea. Hauek, ibilbideko mapa eta perfiletan zehaztuko dira. 

  1. Anoa-guneak:

– Helmugakoaz gain, bederatzi anoa-gune solido-likido egongo dira. Ibilbideko mapa eta perfiletan zehaztuko dira.

– Anoa-guneetan dauden arduradunen argibideak betetzea derrigorrezkoa izango da. Arau hau ez betetzeak zuzenean lasterketatik kanporatzea ekarriko du.

– Anoa-gunea baino 100m lehenago eta ondoren, anoa-gunearen hasiera eta amaiera seinaleak egongo dira.

– Anoa-gunean mahaietako aldera ezin izango la laguntzailerik sartu. Lasterketan parte hartzen ez duen kideren baten laguntza jasotzeko, mahaien gune horretatik kanpo baina anoa-gune eremuaren barruan izan beharko da.

Ayuda_grafico
  1. Denbora mugak:

– 6 ordu eta 30 minutu baino lehen iritsi beharko da helmugara. Denbora hori gaindituz gero, sailkapenetik kanpo geratuko da korrikalaria.

– Antolakuntzak korrikalaria kanporatu dezake tarteko kontroletan aurreikusitako denbora mugak betetzen ez dituelako, lasterketako araudia errespetatu ez duelako, markatutako ibilbidea jarraitu ez duelako, dortsala dagokion moduan ez daramalako, antolakuntzako kideen esanak betetzen ez dituelako edota lasterketako kideekin jarrera desegokia erakutsi duelako.

– Kontrol puntuetan aurreikusitako denbora mugak:

KONTROLA Km DENBORA MUGA
Gorbeiako aterpea 9 110 min
GZT aterpea 12 140 min
Gorbeiako kurutzea 14 180 min
Isidron txabola 16 210 min
Zenigorta 21 300 min
Lanbreabe 27 345 min

 

– Lasterketa osoan zehar antolakuntzako bi korrikalari azkenengo korrikalarien atzetik joango dira. Korrikalariren bat kanporatzekotan, kontrol punturik hurbilenean dortsala entregatu beharko du eta lasterketa bertan behera utzi beharko du antolakuntzako kideek agindutako moduan. 

  1. Sariak:

Hauek izango dira sariak:

Posizioa Emakumeak/Gizonak 2024
1 2500 €
2 2000 €
3 1000 €
4 600 €
5 400 €
6 300 €
7 250€
8 200€
9 150€
10 100 €

 

  1. Azalpen batzarra:

Antolakuntzak azalpen batzar bat eskainiko du lasterketa bezperan, 2024ko irailaren 27an, arratsaldean, Zeanuriko frontoian. Bertan, ibilbidearen zehaztasun guztiak emango dira.

  1. Dortsal banaketa:

Zeanuriko frontoian emango dira dortsalak lasterketa bezperan, 2024ko irailaren 27an, 17:30etik 20:00era, baita lasterketako egunean bertan ere, goizeko 07:00etatik 08:30era.

  1. Ingurumena:

Lasterketak paraje ederrak zeharkatzen ditu, beraz, guztion betebeharra da ingurua zaintzea anoa-guneetako zabor ontzietatik kanpo zaborrik bota gabe. Anoa-guneetatik 100 metrora arte zabor poltsak ipiniko dira. Korrikalaria kanporatu ahalko da arau hau errespetatzen ez badu.

  1. Osasun zerbitzua:

Ibilbidearen puntu estrategikoetan osasun zerbitzua jarriko da, baita irteera gunean ere.

  1. Segurtasuna:

Antolakuntzak ibilbidea alda lezake korrikalarien segurtasuna bermatzeak hala eskatuko balu. Bertan behera ere utz dezake lasterketa eguraldia edo halabeharrezko beste edozein baldintza medio.

  1. Istripuak:

Korrikalariak zauritutako kideak laguntzera behartuta daude, baita kontrol puntuetan informatzera ere.

  1. Ezinbesteko materiala eta oharrak:

Haizearen kontrako jaka eramatea derrigorrezkoa da eta bakoitzaren neurrikoa izan beharko da, mahuka luzeduna eta txanoduna. Txano gabekoa izatekotan, aparteko txapela, buffa edo burua osorik estaltzen duen antzeko janzkiren bat eraman beharko da.

Manta termikoa eramatea derrigorrezkoa izango da.

– Eguraldiaren arabera, antolakuntzak beharrezko material gehigarria eska lezake, adibidez, euritarako jaka.

– Anoa-guneetan ez da edalontzirik egongo, korrikalariak berak eraman beharko du bere edalontzia. 

  1. Oharrak:

– Derrigorrezko materialaren kontrola egingo da irteeran eta helmugan. Irteerako kontrolera aurrerapen nahikorekin joan behar da.

– Dortsala bular parean eraman behar da, eta ahal den neurrian, une oro ikusgai. Kontrol guztietan erakustea eskatuko da.

– Lasterketa uztekotan kontrol batean egin behar da. Derrigorrezkoa izango da dortsala kendu eta antolakuntzaren esku uztea. Berreskuratu nahi izatekotan, antolakuntzari jakinarazi behin lasterketa amaituta.

– Ez da antolakuntzaren betebeharra lasterketa utzi duten korrikalariak herrigunera eramatea. Hala ere, antolakuntza laguntzen saiatuko da posible den neurrian.

– Hornikuntzarik ezin da jaso hornidura guneetatik kanpo.

– Bastoiak erabili daitezke. Hala ere, irteeratik San Justoko ermitaraino ezin dira erabili eta tolestuta eraman behar dira. Bastoiok kontrol eta hornidura guneetan hartu eta utzi ahal izango dira, beti ere korrikalariaren ardurapean.

– Lasterketa egunean kontsigna zerbitzua egongo da dortsalak hartzeko gunearen ondoan.

– Irteerako guneak eta beroketa guneak ikusi irudian.

Denbora mugak:

Zeanuri

GORBEIA SUZIEN 21K ARAUDIA 2024

  1. Eguna eta lekua: Gorbeia Suzien 21K lasterketa 2024ko irailaren 28an izango da. Zeanuriko herritik abiatuko da goizeko 11:00etan. 
  1. Ibilbideak: 22km luze eta 1300m desnibel positiboa izango dute. Antolakuntzak ordezko ibilbide bat prestatuta izango du ibilbidean edo lasterketaren prestaketan arazoak sortzekotan. Ustekabeko arrazoi pisutsu batengatik antolakuntzak lasterketa bertan behera uzteko ahalmena izango du. Kasu horretan, antolakuntzak beste data bat ezarriko du lasterketa egiteko. 
  1. Parte hartzea: Gorbeia Suzien 21k lasterketan 15 urtetik gorako edozein korrikalarik parte har dezake. Izena ematen duen orok bete behar du araudi hau, baita FEDME-rena ere. 
  1. Kategoriak: 21K-n emakumezkoen eta gizonezkoen kategoria absolutua. 
  1. Izen-ematea:

– Gorbeia Suzien 21K 2022 mendi lasterketan izena emateko epea martoxaren 4an zabalduko da goizeko 10etan, 200 dortsalak bukatu arte. Kanpoan gelditzen direnekin itxaron zerrenda bat osatuko da. 

-Zeanuriko herritarrek egun bat lehenago izango dute izena emateko aukera. Beraz, zeanistarrek apirilak 2an, arratsaldeko 18.00etatik 20.00etara, Zeanuriko udaletxe azpiko gelan eman ahalko dute izena.

– Izen-ematea www.gorbeiasuzien.eus web orrian dagoen loturatik, Rockthesport plataforman dagoen formularioa beteta egin beharko dute.

– Gorbeia Suzien 21K lasterketarako dortsala dutenek 50 euroko ordainketa egin beharko dute.

– Ez da korrikalaririk onartuko diru sarrerarik egin ezik, bestela, itxaron zerrendako hurrengoari emango zaio izen ematea egiteko aukera. 

– Dortsalen diru-itzulketa itxaron zerrendako korrikalariren batek haren lekua hartzen badu egingo da.

 

2024 URTEA

ITZULIKO DEN DIRUAREN %a

 APIRILA-MAIATZA

%80

EKAINA- UZTAILA

%70

ABUZTUA

%60

IRAILAREN 1etik aurrera

EZ DA ITZULKETARIK EGINGO

  

  1. Eskubide eta bete beharrak:

– Gorbeia Suzien 21K lasterketan izena eman duten korrikalariek lasterketaren eta FEDMEren arautegia errespetatu beharko dute.

– Dortsala hartzen den momentuan hau eskuratuko da: proban parte hartzeko eskubidea, istripu eta erantzukizun zibileko asegurua, antolakuntzak ezarritako zerbitzuak erabiltzeko aukera eta lasterketako oparia.

– Dortsala norberarena eta transferiezina izango da. Horregatik, korrikalariak berak hartu behar du, NAN-a aurkeztuz ezarritako lekuan eta orduan.

– Beste korrikalari baten lasterketako poltsa hartzeko derrigorrezkoa izango da pertsona horren NAN-a aurkeztea ezarritako lekuan eta orduan. Epe ohietatik kanpora ez da dortsalik banatuko.

– Bajak direla eta gertatuko diren hutsuneak, itxaron zerrenda errespetatuz beteko dira eta antolakuntzatik zuzenean jarriko dira korrikalari hauekin harremanetan. Kasu hauetan ere izen ematea egiteko baldintza guztiak bete beharko dira dortsala eskuratzeko. Ordainketa egiteko 7 eguneko epea izango da.

 

  1. Seinalizazioa: Ibilbidea behar bezala seinalatuta egongo da. 5 kilometroro helmugara bitarteko distantziak zehaztuko ditugu. 
  1. Kontrol puntuak: 21K lasterketarako zazpi izango dira ibilbidean zeharreko kontrol puntuak eta derrigorrezkoa izango da bertatik pasatzea. Ibilbideko mapa eta perfiletan zehaztuko ditugu kontrol puntuak. 
  1. Anoa-guneak:

– Gorbeia Suzien 21K-ko lasterketan helmugakoaz gain, zazpi anoa-gune solido-likido egongo dira. Ibilbideko mapa eta perfiletan zehaztuko dira.

– Anoa-guneetan dauden arduradunen argibideak betetzea derrigorrezkoa izango da. Arau hau ez betetzeak zuzenean lasterketatik kanporatzea ekarriko du.

– Anoa-gunea baino 100m lehenago eta ondoren, anoa-gunearen hasiera eta amaiera seinaleak egongo dira.

– Anoa-gunean, mahaietako aldera ezin izango da laguntzailerik sartu. Lasterketan parte hartzen ez duen kideren baten laguntza jasotzeko, mahaien gune horretatik kanpo baina anoa-gune eremuaren barruan izan beharko da.

Ayuda_grafico
  1. Denbora mugak:

– Gorbeia Suzien 21K lasterketan 4 ordu eta 30 minutu baino lehen iritsi beharko da helmugara. Denbora hori gaindituz gero, sailkapenetik kanpo geratuko da korrikalaria.

– Antolakuntzak korrikalaria kanpora dezake tarteko kontroletan aurreikusitako denbora mugak betetzen ez dituelako, lasterketako araudia errespetatu ez duelako, markatutako ibilbidea jarraitu ez duelako, dortsala dagokion moduan ez daramalako, antolakuntzako kideen esanak betetzen ez dituelako edo lasterketako kideekin jarrera desegokia erakutsi duelako.

– Kontrol puntuetan aurreikusitako denbora mugak:

KONTROLA Km DENBORA MUGA
Gorbeiako aterpea 9 120 min
Zenigorta 11 180 min
Lanbreabe 17 225 min

 

– Lasterketa osoan zehar antolakuntzako bi korrikalari azkenengo korrikalarien atzetik joango dira. Korrikalariren bat kanporatzekotan, dortsala entregatu beharko du kontrol punturik hurbilenean eta lasterketa bertan behera utzi beharko du antolakuntzako kideek agindutako moduan. 

  1. Sariak:

Gorbeia Suzien 21K lasterketan sariak emakumezkoen eta gizonezkoen kategorietako lehen hiru postuetan gelditzen direnek jasoko dituzte. Sariak bertako produktuekin egindako otzara ederrak izango dira. 

  1. Azalpen batzarra:

Antolakuntzak azalpen batzar bat eskainiko du lasterketa bezperan, 2024ko irailaren 27an, arratsaldean, Zeanuriko frontoian. Bertan, ibilbidearen zehaztasun guztiak emango dira. 

  1. Dortsal banaketa:

Zeanuriko frontoian emango dira dortsalak lasterketa bezperan, 2024ko irailaren 27an, 17:30etatik 20:00etara, baita lasterketako egunean bertan ere, goizeko 07:00etatik 8:30etara eta 9:30-etatik 10:30etara.

  1. Ingurumena:

Lasterketak paraje ederrak zeharkatuko ditu, beraz, guztien betebeharra da ingurua zaintzea anoa-guneetatik kanpo zaborrik bota gabe. Anoa-guneetatik 100 metrora arte zabor poltsak ipiniko dira. Korrikalaria kanporatu ahalko da arau hau ez errespetatzekotan. 

  1. Osasun zerbitzua:

Puntu estrategikoetan osasun zerbitzua jarriko da, baita irteera gunean ere. 

  1. Segurtasuna: Antolakuntzak ibilbidea alda lezake korrikalarien segurtasuna bermatzeak hala eskatuko balu. Bertan behera ere utz dezake lasterketa eguraldia edo halabeharrezko beste edozein baldintza medio. 
  1. Istripuak:

Korrikalariak zauritutako kideak laguntzera behartuta daude, baita kontrol puntuetan informatzera ere. 

  1. Ezinbesteko materiala eta oharrak:

Haizearen kontrako jaka eramatea derrigorrezkoa da eta bakoitzaren neurrikoa izan beharko da, mahuka luzeduna eta txanoduna. Txano gabekoa izatekotan, aparteko txapela, buffa edo burua osorik estaltzen duen antzeko janzkiren bat eraman beharko da.

Manta termikoa eramatea derrigorrezkoa izango da.

– Eguraldiaren arabera, antolakuntzak beharrezko material gehigarria eska lezake, adibidez, euritarako jaka.

– Anoa-guneetan ez da edalontzirik egongo, korrikalariak berak eraman beharko du bere edalontzia. 

  1. Oharrak:

– Derrigorrezko materialaren kontrola egingo da irteeran eta helmugan. Irteerako kontrolera aurrerapen nahikorekin joan behar da.

– Dortsala bular parean eraman behar da, eta ahal den neurrian, une oro ikusgai. Kontrol guztietan erakustea eskatuko da.

– Lasterketa uztekotan, kontrol batean egin behar da. Derrigorrezkoa izango da dortsala kendu eta antolakuntzaren esku uztea. Berreskuratu nahi izatekotan, antolakuntzari jakinarazi behin lasterketa amaituta.

– Ez da antolakuntzaren betebeharra lasterketa utzi duten korrikalariak herrigunera eramatea. Hala ere, antolakuntza laguntzen saiatuko da posible den neurrian.

– Hornikuntzarik ezin da jaso hornidura guneetatik kanpo.

– Bastoiak erabili daitezke. Hala ere, irteeratik San Justoko ermitaraino ezin dira erabili eta tolestuta eraman behar dira. Bastoiok kontrol eta hornidura guneetan hartu eta utzi ahal izango dira, beti ere korrikalariaren ardurapean.

– Lasterketa egunean kontsigna zerbitzua egongo da dortsalak hartzeko gunearen ondoan.

– Irteerako guneak eta beroketa guneak ikusi irudian.

Zeanuri