Gorbeia Parke Naturaleko teknikoen gomendioak jarraituz, lasterketa igandez egingo da aurten, irailaren 27an. Hori dela eta, iaztik egitaraua moldatu egingo dugu , baina ekintzez beterik egongo da aste guztia: proiekzioak, umeentzako jolasak, bazkari herrikoia, kontzertuak…
Bestalde, izena ematea ekainaren 1ean zabalduko da goizeko 08:00etan eta www.kirolprobak.com atarian izango duzue horretarako aukera.
Sari ezin hobeak eta opari bikainak egongo dira aurten, beraz ez galdu aukera eta adi ibili!
Datozen egunetan berri gehiago jakingo dituzue.