- Lasterketa laburragoa denon eskumenean
- Gorbeia Suzien Ternua-z gozatzeko beste modu leunago bat
Zeanuri, 2015eko ekainak 4.
Lasterketa nagusia Gorbeia Suzien Ternua-ren plater nagusia da: 32 km, 2.200 metro positibo, Lekanda-Gorbeia-Dulau tontorrak, etb. Baina badago ibilbide laburragoa egiteko aukera eta hain zorrotza ez dena, inguruaz gozatu daitekeena.
22 km, tontorren hegaletan Gorbeia Suzien Ternua-ren zaporearekin.
Gazteak: Maila baxuagoetako korrikalariek egingo duten ibilbidea izango da, lasterketa nagusiak baldintza teknikoak gainditu egiten dituelako federazioen arauen arabera.
Martxa (oinez): Ibilbide honetaz gozatzeko, martxa egingo dutenek 6 ordu gehienez izango dituzte ibilbidea amaitzeko, familiarekin, lagunekin edo bakarrik…eta eguna gozatuz.
Kirol hau ikasten hasi. Kirol hau ikasten hasi nahi duten persona guztientzat esan beharra dago ibilbidea ez dela zorrotza eta gainera Gorbeiako Parke Naturalean lehen mailako lasterketaren giroaz gozatzeko aukera ezin hobea dela. Perfektua kirol hau probatzeko.
32km gehiegi irudituz gero, korrikalariek aukera izango dute ibilbide laburrean parte-hartzeko eta nahi bezala egin, oinez zein korrika. Ez da diruz saririk emango, baina opariren bat jasoko dute lehenengo sailkatuek.
Ibilbide laburreko parte-hartzaileek, lasterketa nagusiko parte-hartzaileek bezala opari-poltsa jasoko dute: Adrenalite serieko Ternua xira, eguneko bazkaria eta zerbitzu eta ekintza guztiak.