Zeanuri 2016/06/01

Ordu bi eskas behar izan dira Gorbeia Suzien Ternua 2016ko proba nagusiko 500 dortsalak saltzeko. Denbora gutxian agortuko zirela espero zen eta ordu bi baino gutxiagotan denak saltzea zaila zen arren, marka hori ere hautsi da.

Argi dago mendiko lasterketen artean, proba hau oso erakargarria dela eta urtero-urtero mugak zabaltzen dituela. Bere eragina, egiten den eremutik harago doa eta gero eta urrutiagoko korrikalariek erakusten dute proba honi buruzko interesa. Aurreko urteetan ereindako uzta jasotzen ari gara.

Itxaron zerrenda

Proba nagusiko 500 dortsalak emanda, itxaron zerrenda bat zabaldu da eta bertan izena ematea gomendatzen zaie dortsalik lortu ez duten korrikalariei. Izan ere, proba egunera arte baja asko egoten dira eta dortsala libre utzitakoan, itxaron zerrendan dagoen beste korrikalari bati ematen zaio, izen-emate ordena errespetatuz.

Lasterketa Herrikoia

Gorbeia Suzien Ternua 2016n parte hartzeko beste aukera bat, 22 km. eta 1.430 m.ko desnibel positibodun Lasterketa Herrikoia. Ibilbide nagusiko paraje guztietatik ez da pasatzen, baina, dudarik gabe, ibilbide zoragarria du Gorbeiako Parke Naturalaz disfrutatzeko.

Herri laskerketa aukera egokia da kirol honetan hasiberriak diran kirolarientzat, edo proba nagusia egiteko moduan ez daudela pentsatzen dutenentzat. Kontuan izanda ibilbidea egiteko 6 ordu daudela, mundu guztiarentzat egokia da.