Jaka ehun birziklatuekin egina dago eta produkzio-prozesuan 30 PET plastiko-botila erabili dira

Ternua izango da, bigarren urtez jarraian, Gorbeia Suzien lasterketaren babeslea, mendiko lasterken zirkuitu barneko erreferentziako probetako bat alegia, bai nazio barneko nahiz nazioarteko mailan. Datorren ekainaren 1ean irekiko da lasterketan izena emateko epea eta pasa den urteko arrakasta bera espero da; 27 ordutan amaitu ziren iaz 500 dortsalak. Halaber, kontuan hartu beharra dago Gorbeia Suzien Ternua aurten ISF National Championship 2016 proba izango dela, beraz, aurten ere bertan izango dira nazioarteko korrikalari onenak. Hasierako probako 500 korrikalari hauekin batera, 300 lagunek burutuko dute martxa motako herri-lasterketa, 22 km-ko ibilbidea izango duena.
Ternuarentzat hau ez da babes soila. Beti markaren iraunkortasunaren filosofiari leial, antolaketarekin ezarri diren sinergiak oso estuak izan dira zentzu honetan, bi alderdiek baitute ingurumena zaindu eta babesteko helburua. Horregatik, lankidetza hau markak produktu berriak garatzeko abian jarri zuen “what’s next” iraunkortasun- eta berrikuntza-proiektuaren barne dago. Proiektu honi esker, Ternuak janzkiaren prototipoari buruzko feedback-a jasotzen du eta, proiektu hau garatu ahal izateko, Ternua lankidetzan aritzen da Polartec-ekin, markaren hastapenetik partner estrategikoa izan dena. Elkarrekin hautatzen dituzte ehun tekniko eta ingurumenaren ikuspuntutik jasangarrienak, beti ere produktua eta harekin burutuko den jarduera kontuan hartuta.
Oraingo honetan, proba burutzen duten atletek, jarduera honetan esperientzia handiko kirolari profesionalak alegia, jaka probatuko dute 3 hilabetetan zehar eta, haien aholkuen bidez, markari janzkia hobetzen lagunduko diote merkatura atera aurretik. Pasa den urtean ekimen bera burutu zen Lightning jakarekin eta, aurten, markak Aldamin jakaren aldeko apustua egin du.
Erabilera anitzeko jaka da hau, edozein urtarorako aproposa. Erabilera dinamiko baterako diseinatu da, orotariko mendiko jardueretarako, eskaintzen duen arintasun, konprimagarritasun eta transpiragarritasuna oso garrantzitsua baitira ariketa hauetan. Janzkian hainbat Polartec ehun erabili dira, gorputzaren zatiaren arabera, zonalde bakoitzean errendimendu onena lortzeko xedearekin.
Aipagarria da jaka hau ehun birziklatuekin egina dagoela eta bere produkzio-prozesuan 30 PET plastiko-botila erabili direla.
Emaitza jaka hibrido bat da, Pertex Quantum ehun birziklatu, transpiragarri eta haize-babeslea duena, 60 gramoko Polartec Alpha isolatzaile batekin bularraldean, airearekiko oso ehun iragazkorra eta gehiegizko beroaren eta izerdiaren garraioa errazten duena, aldi berean gorputzaren tenperatura erosoa mantenduz. Bizkarraldean, besoetan eta txanoan Polartec Power Grid ehun birziklatua erabili da, oso transpiragarria eta elastikoa, tenperatura eroso bat mantentzea ahalbidetzen duena, bai korrika ari zarenean eta baita atsedenaldietan ere. Orokorrean, oso arina da, egitura atletiko estua du eta asko konprima daiteke. Gainera, kremaileradun patrika bat darama bularraldean, garraiorako poltsa gisa erabil daitekeena. Txanoak eta eskumuturrek azpildura malgua daramate hatz lodirako zuloarekin, mahuka bere tokian gera dadin, eta soka eta tanka bidez estu daitezkeen galtza-barrenekin.
Ternua Aldamin jakaren fitxa teknikoa
Egitura hibridoa: Pertex Quantum, Pôlartec Alpha eta Polartec Power Grid.
Arina, haize-babeslea eta transpiragarria.
Pisua L neurrian: 270 g.
DWR PFC free.
Bluesign ziurtatutako ehunak.

PSP – 129,95€

Ternuari buruz
Ternua marka Ternua Group taldearen barne dago, Outdoor enpresa nazional handiena, 2015ean 30 milioi euroko fakturazioa izan zuena.
Mendizaletasuna, eskalada edo eskia bezalako kirol-jardueretarako arropa teknikoa diseinatu eta fabrikatzen duen marka da. Bere janzkiak nazio mailan eta nazioartean merkaturatzen ditu, Europako eta Asiako 10 herrialde baino gehiagotan. European Outdoor Group taldeko kide da, munduko outdoor eta mendi-marka garrantzitsuenak barne dituen taldea eta Europako outdoor alorraren interes erkideen defentsan modu konstruktibo eta positiboan laguntzen duena. Halaber EOCA (European Outdoor Conservation Association) elkartearen kide da. Gainera, lehen mailako ekimenen eta kirolarien babeslea ere bada.
Produktuei dagokienez, Ternuak iraunkortasun-parametroak kontuan hartuz diseinatu eta fabrikatzen ditu bere produktuak. Produktuen %80 Bluesign ehun ziurtatuekin, %100 GOTS (Global Organic Textile Standard) kotoi organikoko ehunekin, ehun birziklatuekin eta ehun natural biodegradagarriekin eginak daude. 2017ko amaierarako, bere produktu guztietatik PFCa kentzeko konpromiso irmoa hartu du. Aurrendaria izan da Neokdun luma birziklatuaren erabileran bere lumazko produktu guztietan eta, bere azkeneko berrikuntzen artean, PFCrik gabeko luma birziklatu hidrofugoa erabili duen lehen marka izan da.
Berrikuntzaren alorrean, Ternuak lehen mailako laguntzaileak ditu, besteak beste, Alberto Iñurrategi alpinista, diseinatzen diren janzkien prototipoak aztertu eta probatzen dituztenak, berrikuntza-laborategia bailiran, haiek baitira produktu berrien garapenerako erronka berriak ezartzen dituztenak produktuak merkaturatu aurretik probatuz.

Ternua kanalak
http://www.ternua.es/
https://www.facebook.com/ternua.officialpage

http://www.youtube.com/user/TERNUA1

Ternua Aldamin Jacket