Zeanuri, 2016/05/30

Heldu da ekainaren 1a, aurtengo Gorbeia Suzien Ternuan izena emateko eguna! Adi ibili iaz 27ordutan agortu baitziren lasterketa nagusiko 500 dortsalak!

Kontuan hartu behar da Gorbeia Suzien Ternua 2016, ISF National Championship proba izango dela aurten ere, eta nazioarteko eliteko korrikalariak izango direla bertan. Azken asteetan baieztatuko dira izarrak, baina Gorbeia Suzien Ternua ez dira izarrak bakarrik; egun horretan GST jaiaz gozatzen duten 800 partehartzaileak, 200 bolondresak eta beste gauza ugari ere bada GST.

Hemen daukazue Gorbeia Suzien Ternua 2016ko aurkezpen bideoaren lotura:

Aurten ere bi ibilbide izango dira:

LASTERKETA NAGUSIA: 2015ean estreinatu zen berbera izango da, 31 kilometroko ibilbide zoragarria. Bertan parte hartzeko 18 urte izan behar dira nahitaez.

LASTERKETA HERRIKOIA – MARTXA: Aurreko urtekoarekin konparatuta, aldaketa txiki bat izango du lehenengo zatian; izan ere, Arrabako landara arte martxak lasterketa nagusiaren ibilbide berbera izango du; hala, ibilbidea 22 kilometrokoa izango da. Lasterketa-Martxa honetan parte hartzeko korrikalariek gutxienez 15 urte izan behar dute.

Izena ematearekin batera ondorengoa sartzen da:

– Dortsala eta lasterketan parte hartzeko aukera, honek dituen zerbitzu guztiekin (anoaguneak, mediku zerbitzua, konsigna, dutxak, eta abar).

– Opari poltsa (aurten Aldamin izeneko Ternua jaka modelo berria eta bertako produktuak izango dira, besteak beste).

– Bazkari herrikoia lasterketaren ostean.

– Istripu asegurua.

– Masaje zerbitzua.

– Eta abar.

Bajan eman behar izanez gero, dirua itzuliko da ohi bezala. Hau da, irailaren 1era arte ordaindutakoaren % 80 itzuliko zaie bajan ematen direnei.

Adi egon eta mugi zaitez dortsalak agortu aurretik. Gero, itxaron zerrendan ordena zorrotz jarraituko da eta kasu horietan ezin izango dugu eskatutako opari prendaren neurria bermatu.

Kontuan izan dortsalak pertsonalak direla, eta ezingo zaiola beste inori eman.

Informazio gehiago Gorbeia Suzien Ternua 2016: http://gorbeiasuzien.com/

Informazio gehiago Skyrunner National Series & Championship: