GORBEIA SUZIEN indarrez eta berriez beterik dator.
Hasteko, data: irailak 27. Egun horretan, Euskal Mendi Federazioa (EMF) eta Nazioarteko Skyrunning Federazioa (ISF) Zeanurira begira egongo dira. Hain zuzen ere, gure lasterketa Euskal Kopako eta Sky Runner National Serieseko proba izango da, aurten ere.
Iaz ezarritako berrikuntza batzuk mantenduko ditugu. Adibidez, Lekandako igoeran Kilometro Bertikal partziala neurtuko da, ibilbide nagusiaren barruan. Baina aldaketa berriak ere aurkeztuko dizkizuegu; horien artean, aurtengo edizioan lasterketa laburra ere egongo da: GS Herrikoia.
Bai, ondo ulertu duzue, 2015ean lasterketa modalitate 2 izango ditugu. Alde batetik, GORBEIA SUZIENeko ibilbide nagusia (32 km eta 2.200 metroko desnibel positiboa); eta bestetik, ibilbide laburragoa, 21 km-koa, GS Herrikoia deituko dugun lasterketa (galapan zein oinez egin daitekeena).
Antolakuntzako kideen helburua argia da. Jendea erakarri nahi dugu trail delakoaren mundu honetara. Mendizaleek zein oraindik mendia ezagutzen ez dutenek ere, kirol hau ezagutu dezaten.
Adi egon beraz! Izen-emate epea ekainaren 1eko goizeko 08.00etan hasiko da. Badakizue dortsalak berehala amaitzen direla. Ez ezazue aukera galdu, zure eskuetan dago edizio honetan gurekin egotea.
Aurten, SUA!!