Zer da SkyRunninga?
Duela ehunka edo, are gehiago, milaka urte, mendiak pertsonen bizitzen protagonistak ziren, beharrizanagatik: gerrak, erlijioen ondoriozko jazarpenak, ehiza, kontrabandoa, edo, besterik gabe, paraje berriak deskubritzeko beharra. Mendietan zehar plazer hutsagatik korrika ibiltzeko kontzeptua, ostera, askoz berriagoa da, esaterako Ben Nevisen lasterketa 1903. urtean gertatu zen, edo Pikes Peakeko maratoia 1954. urtean sortu zen, erretzaileen eta ez erretzaileen arteko apustu gisa.
Skyrunninga kirol diziplina gisa sortzeko ideia Marino Giacometti mendizale italiarrari bururatu zitzaion; eskaladako lagun talde batekin batera, Italiako Alpeetan erregistro eta lasterketetako aitzindaria izan zen Giacometti 90eko hamarkadan. 1993. urtean, babesle nagusi gisa Fila multinazionalaren laguntzarekin, skyrunninga kirol gisa munduko mendi kateen bitartez hedatu zen, lasterketen zirkuitu harrigarri eta inspiragarri gisa, Himalaiatik hasi eta Mendi Harritsuetara, Kenia menditik Mexikoko sumendietara. Izan ere, skyrunning diziplinaren izenak berak ezin hobeto definitzen du kirol honen filosofia eta helburua: lurra eta zerua elkartzen diren lekuan.
Giacomettiren lana ez zen gelditu eta 1995. urtean Federation for Sport at Altitude entitatea sortu zuen, hasten ari zen kirola arautzeko premiari ekiteko, azkar ari baitzen hazten; gaur egun, 200 lasterketa baino gehiago daude mundu osoan, eta 54 herrialdetako 30.000 parte hartzaile baino gehiago biltzen ditu. Gaur egun, skyrunninga International Skyrunning Federation erakundeak koordinatzen du, eta 2008. urtean FSA hartu zuen bere gain. ISFren helburu nagusiak skyrunninga eta antzeko kirol anitzeko jarduerak mundu osoan zuzentzea, arautzea, sustatzea, garatzea eta bultzatzea da.
SKYRUNNER NATIONAL SERIES SPAIN, ANDORRA & PORTUGAL
Skyrunninga mundu osotik hedatzearen ondorioz, zenbait lurraldek haien zirkuitu propioak sortu zituzten ISFren babesean, kirola korrikalari gehiagorengana gerturatzeko. Testuinguru horretan sortu ziren 2014an Skyrunner National Series Spain & Andorra, Europa hegoaldeko mendi lasterketen zirkuitu onena sortuz. Handik urtebetera, 2015ean, SNSk mugak gainditu zituen eta Portugal ere gehitu zen; hala, Skyrunner National Series Spain, Andorra & Portugal sortu zen, eta munduko lehiaketa onenetako bat bihurtu zen, lasterketen kalitateari zein korrikalari parte hartzaileen maila altuari dagokionez.
