Push
Forward!


Irailak 27
11:00
Zeanuri, Bizkaia
21K Race
21 km
+1.200 m
Zeanuriko herrigunetik hasiko dugu lasterketa eta San Justoko ermitan gora barneratuko gara Gorbeiako parke naturalean. Igoera aldapatsuak izango ditugu hasierako tarte honetan. Malkar hauek gainditu eta Zanburura iritsita, Lekandako tontorrera abiatuko gara ahalik eta biderik zuzenena hartuz. Gain harritsu honetara iritsi orduko, ezkerretara eginda, Arrabako zelai berdeetarantz joko dugu. Honarte, Skyrace bezala, baina orain Egiriñaora abiatuko gara Gorbeiara igotzeko ohiko bidetik eta bidegurutzean Aldaminapeko bidea hartuta, Lanbreabe auzora jaitsiko gara. Azken igoera labur batek San Juan ermitara eramango gaitu berriro ere abiapuntura iritsi aurretik.
TXAPELA
Kontrolak bidean zehar
6
Anoaguneak
7
Altuera maximoa
Egiriñao 1.200 m
Desnibel positiboa
+1.200 m
Gehienezko denbora
4h eta 30 min
Tarteko denbora mugak
Araudian
Parte hartzaile kopurua
200
Entrenamendua San Justo ermitatik hastea gomendatzen dugu, ibilbidearen lehen zatia lur pribatuetatik pasatzen baita.
