
Lasterketa baino asko gehiago

Gorbeiako zAINDARIAK
Mendia ez da lehiaketa-eremua soilik; gure bizilekua da, gure nortasunaren ikurra. Lasterketa aurretik eta ondoren zaintzen dugu Gorbeia, eta bertako artzainak ere babesten ditugu, haien artaldeak direlako ingurune honen oreka naturala urte osoan zehar bermatzen dutenak.
Konpromezu honen erakusgarri da FEDME – EUROPARCek aitotutako Green CXM Trail zigilua, mendiko lasterketen antolaketan ingurumen-praktika egokiak ditugula bermatzen duena, naturarekiko errespetua eta zaintza maila gorena bermatuz.
Gorbeia Suzien-en ez baita korrika egiten soilik
mendia zaindu, errespetatu eta bizi egiten da.

GS lan-taldea
Antolakuntza
Mendiarekiko pasioak mugitzen gaituen kirol elkartea gara. Korrikalari eta bisitariak besoak zabalik jasotzen dituen herria, bereizten gaituzten adeitasun eta laguntzeko prestutasunari esker lasterketa posible egiten duena.
Publiko gisa ere, ez gara ikusle soilak, lasterketaren parte gara. Animo ozenak emanez igoera guztietan, korrikalariak helmugara bultzatuz.
Baina lasterketaz haratago begiratuta, inguruko ekonomia bultzatzen dugu zale zein korrikalariak erakarriz, Arratiako bailarako gastronomia, kultura eta ingurune natural sinestezina ezagutzera emanez.
Gorbeia Suzien partekatzea delako, gozatzea. Eta Zeanuri herriaren taupada bizitzea, lasterketa esperientzia ahaztezin bihurtuz.


Gorbeia Suzien adrenalina, emozioa eta indarrez bizi ditugun baloreak dira. Arimadun ekitaldia, kirol eta lurralde inpaktuagatik nazioartean aitortua. Eta esperientzia erreal gosez datozen ikusle leial eta aktiboz betea.